Spencer Tracy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Spencer Tracy
Spencer Tracy
Datu pertsonalak
Izen osoa Spencer Bonaventure Tracy
Jaio 1900eko apirilaren 5a
Milwaukee, Wisconsin (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1967ko ekainaren 10a
Los Angeles, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Captains Courageous (1937)
Bad Day at Black Rock (1958)
The Old Man and the Sea (1958)
Judgment at Nuremberg (1961)
Guess Who's Coming to Dinner (1967)
Sariak Oscar Saria (2)
IMDB IMDBko fitxa

Spencer Bonaventure Tracy (Milwaukee, 1900eko apirilaren 5a - Los Angeles, 1967ko ekainaren 10a) Estatu Batuetako aktorea zen, zeinek 1930 eta 1967 bitartean 74 filmetan agertu zen, bitan Oscar Saria irabaziz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorken ikasi zuen aktoregintza 1920ko hamarkadan. Broadwayen 1930ean hasi zen The Last Mile antzezlanean. Hor, John Fordek ikusi zuen, eta Fox Pictures konpainiarako kontratatu zuen. Hollywoodeko lehendabiziko bost urteetan 25 film egin zituen. 1935ean MGM konpainiarako sinatu zuen. Haiekin, 1937ko Captains Courageous eta 1938ko Boys Town filmengatik Oscar saria bitan jaso zuen. Izendapenak lortu zituen 1936ko San Francisco, 1950eko Father of the Bride, 1955eko Bad Day at Black Rock, 1958ko The Old Man and the Sea, 1960ko Inherit the Wind, 1961eko Judgment at Nuremberg eta 1967ko Guess Who's Coming to Dinner filmengatik. Laurence Olivierekin batera Oscar sarirako izendapen gehien jaso duena da.

1941ean hasi zen Katharine Hepburnekiko harremana. Hepburnen mingain zorrotzak eta goi-mailako estiloak bat egiten zuten Tracyren behe-mailako matxismo sinplearekin. 9 film egin zituzten elkarrekin. Louise emazteaz bereizi arren (1923tik zeuden ezkonduta), ez zen inoiz dibortziatu, katolikoa baitzen Spencer Tracy.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spencer Tracy Aldatu lotura Wikidatan