Ahüzki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahüzkiko bainuetxea 2003an, Bohorkortia menditik ikusia.

Ahüzki Zuberoako iturburua (998 m), Arbailak mendilerroan dagoena. Hango ura ezaguna da oso, besteak beste, duen eragin diuretikoagatik. XIX. mendean ur horiek oso estimatuak izan ziren bainuetxe bat sortu zen. Urte haietan oso inguru isolatua zen baina gaur egun errepide batek, Altzürükü eta Mendibe artekoa, 1970tik, ingurua gurutzatzen du. [1] Bada oso kanta ezaguna, iturria aipatzen duena, "Bortüan Ahüzki, hur hunak osoki"

"Bortüan Ahüzki" abestia[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bortüan Ahüzki, hur honak osoki,
Neskatila ejerrak han dira ageri;
Hiru badirade, oi bena xarmantik,
Baxenabar orotan ez düe parerik.


Neskatila ejerra, oi begi ñabarra,
Nontik jin izan zira bortü gain hontara?
Garaziko aldetik desir nüan bezala,
Ahüzkik'ütürriala hur freskaren hartzera
.

Goizetan eder dizü ekhiak leinürü,
Mündü argitzen dizü üngürü üngüru,
Ni ere zure ondoan hala nabilazü,
Eia maite naizünez, otoi, erradazü.

Maitatü züntüdala badizü aspaldi,
Ez beneizün erran orano zihauri.
Bihotzean edüki pena handireki,
Zihauri erraitera oi ezin atrebi.


Beltxaren preziusa, oi pare gabea,
Mündü orok diozü zirela enea.
Mündüak jakin eta ni jakin gabea,
Ontsa egiten düzü disimülatzea..


Disimüla ezazü ahalaz lüzazki,
Bai eta sekretüa etxek zihaureki.
Maite ükenen zütüt hargatik nik beti,
Gero izanen gira biak algarreki.


Ahüzkiko artzainak artzain famatüak,
Aediak iler eta plazala dantzara,
Neskatila gaixoak bertütez ataka,
Eta gero gibeleti trüfa eta nausa.


Petiri Etxeberri, oi zer oilarra hi,
Hel eta berehala jauzten pulardari,
Barkoxen düzüe arauz moda hori,
Garazin ez diagü ez txit lege horii.


Lexarregibela, oi Altzürüküko,
Hanko bereko nausi haütü zuretako.
Ahariak badütüe artzainen doneko,
Ardiak ez zietzüantzü baratüko.

Adio Ahüzki eta Nabolegi,
Dolü egiten deizüet Lakharsororeki,
Goraintzi erran izozüe Ziprian Pinori,
Milesker deiogüla haren karesari.

[3]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]