Pilotaleku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezker paretako pilotalekuaren eskema
Jokalariak duen ikuspegiaren eskema

Pilotalekua pilota jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soro izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat paretarik gabe dutela). Bada lau hormako pilotalekua ere, hormaz erabat inguratua: trinketa. Pilotaleku hormadunari frontoia[1] ere esaten zaio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo pilotalekurik ohikoena 10 metro garaiko pareta batez, biz edo hiruz osatua dago, eta neurri hauek izan ohi ditu: 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze. Ipar Euskal Herrian, pilotaleku ireki gehienek pareta bakarra dute.

Ezkerreko pareta luzeak ezker pareta du izena. Haren eskuinera dago pareta garrantzitsuena, frontis izenekoa. Frontisean, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago; pilotariak pilota jo ondoren, pilotak xafla horren eta goialdeko beste xaflaren artean jo behar du, tantoa ona izango bada (pilotariak jotzen duenetik frontiseraino, ezker pareta besterik ezin du ukitu pilotak). Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiari errebote deitzen zaio.

Lurrean, beste bi marra daude, labur (edo motz) eta luze (edo pasa) izenekoak. Pilota sakatzen denean, bi marra horien artean egin behar du botea, ona izan dadin. Ezker pareta marra zenbakidunez beterik dago, frontisetik erreboterainoko distantzia adierazteko: koadroak dira. Koadroaren zenbakia zenbat eta handiagoa izan, frontisetik urrunago egongo da, eta errebotetik hurbilago.

Esku huskako pilotan, oro har, sakea lau koadrotik egiten da, eta pilotak, frontisa jo ondoren, lau eta zazpi koadroen artean egin behar du punpa. Hala ere, pilota aldaera batetik bestera eta kategoria batetik bestera aldatzen dira sakerako koadro horiek.

Pilotaleku ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotaleku motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Plaza
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ezker pareta
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Trinket

Bitxitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jorge Oteizaren arabera, pilotalekuak «hutsaren» edo euskal estetikaren «hustasunaren» adierazle nagusi dira, harrespilekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan, euskara baturako pilotaleku izena egokiagoa dela zehaztu du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]