Zuberoa
Wikipedia(e)tik
|
Zuberoa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Hiriburua | Maule-Lextarre | ||
| Herritarra | zuberotar, xiberotar | ||
| Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak |
||
| Eremua | 760.3 km² | ||
| Biztanleria | 17.018 | ||
| Dentsitatea | 17 bizt/km² | ||
| - | |||
| www.valleedesoule.com | |||
Zuberoa (zubereraz Xiberua edo Xiberoa) Euskal Herriko lurralderik txikiena da.
Hiriburua Maule-Lextarre du.
Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren (64) parte da. Frantsesez Soule izena ematen diote eta bearneraz Sola.
Mugakide hauexek ditu: iparraldean eta ekialdean Biarno, mendebaldean Nafarroa Beherea eta hegoaldean Nafarroa Garaia.
Bertako euskalkia zuberera da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ingurune naturala
Sakontzeko, irakurri: Zuberoako ibaien zerrenda eta Zuberoako mendien zerrenda
Zuberoako mendi-tontorrik altuena Orhi mendia da (2.017 m.), mendebaletik Pirinioetako lehen 2.000 metroko tontorra. Halaber, Euskal Herri osoko gailurrik garaiena da, Hiru Erregeen Mahaia, Ezkaurre eta Arlas ondoren.
Bestalde, Otsogorrigaina (1.922 m) eta Sardekagaina (1.893 m) dira probintziako bigarren eta hirugarren mendirik garaienak. Guztira, 27 tontor 1.000 metroko mailatik gora daude.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Zuberoako eskualdeak eta Zuberoako udalerrien zerrenda
Lurraldea eskualde hautena banatua dago:
Administratiboki bi kantonamendutan banatuta dago: Atharratzeko Kantonamendua hegoaldean eta Maulekoa iparraldean. Gainera ipar-mendebaldea (Ozaraine-Arüe-Pagola) Donapaleu kantonamenduan dago
35 udalerri ditu, nagusiak hauexek izanda:
- Maule-Lextarre (3.347 biztanle 1999an).
- Sohüta (1.104 biztanle).
- Barkoxe (774 biztanle).
- Bildoze-Onizpea (743 biztanle).
- Atharratze (656 biztanle).
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Zuberoako historia
Erdi Paleolitotik populatuta bazegoen ere, historian Erdi Aroko Zuberoako bizkonderriarekin batera sartu zen. Ingalaterra, Biarno eta Nafarroak okupatuta, bere erakunde propioek bizirik zirauten 1790ean Frantziako Iraultzak foruak abolitu arte. Geroztik Pirinio Behereko departamenduan izan da Ipar Euskal Herriko beste herrialdeekin batera.
[aldatu] Kultura
- Pastoralak
- Zuberoako idazleak
- Zuberoako musikariak
- Zuberoako maskarada
- Zuberoako bertsolariak
- Zuberoako antzerkigileak
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Webgune turistikoa
Pastoralak Xiberuan
Sü Azia kultur alkartea
Zuberoako maskaradari buruzko erreportajea ARGIA aldizkarian
| Euskal Herriko lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
|
||
| Frantziako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Erdialdea • Xanpaina-Ardena • Franche-Comte • Frantziako Uhartea • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Erdialdeko Pirinioak • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Proventza-Alpeak-Cote d'Azur • Rodano-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guyana • Martinika • Réunion |
||

