Ahmed Abdul Rahim Al Attar Tower
Wikipedia(e)tik
Ahmed Abdul Rahim Al Attar dorrea Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian eraikitzen ari den bulego etxe orratz bat da. 342 metro eta 76 solairu dauzka eta 2010ean amaitzea espero da.
Eraikina Gulf Engineering & Consultants arkitekto taldeak diseinatu zuen.
[aldatu] Eraikuntza
Lehen harria 2005ean jarri zen, eta hainbat atzerapen izan ditu eraikuntza enpresaren arazo ekonomikoak direla eta. 2006ko azarotik 2007ko maiatzera eraikuntza eten egin zen, eta 2009ko azaroan berriz eten zen, Dubaiko higiezinen krisialdiak eraginda.
Dorrea gehienezko garaiera eskuratu badu ere, oraindik fatxada amaitu eta barrualdeko hainbat instalazio egiteke daude.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Eraikinaren fitxa skyscraperpage.com webgunean.
Koordenatuak: 25°04′08.25″N 55°08′28.34″E / 25.0689583°N 55.1412056°E
| Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |