Aho-gingil
Wikipedia(e)tik
| Aho-gingil | |
|---|---|
| Umetxo baten ahoa (aho-gingila, 3 zbk.) | |
| Latinez | uvula palatina |
| MeSH | Uvula |
| Dorlands/Elsevier | Uvula |
Aho-gingila edo ubula ahosabai bigunaren atzealdearen erdian zintzilikaturik dagoen protuberantzia konikoa da, guruin albeolarrek eta muskuluek (tartean musculus uvulae izenekoa) osatua.[1]
Ubula latinezko ūvula hitzetik dator, euskaraz "mahats txiki" esan nahi duena. Eztarriaren atzealdearekin batera, hots batzuk ahoskatzeko ezinbestekoa den arren[2], euskaraz ez ditugu kontsonante ubular hauek.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ eMedicine Definition, http://www.emedicine.com/asp/dictionary.asp?exact=Y&keyword=palatine+uvula
- ↑ Finkelstein Y, Meshorer A, Talmi Y, Zohar Y, Brenner J, Gal R (1992), «The riddle of the uvula.», Otolaryngol Head Neck Surg 107 (3): 444–50, PMID 1408233
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |