Mahats

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ardo beltzaren mahatsak.

Mahatsa (beharbada aitzineuskaraz *banats) sasoika hazten diren fruituak dira, gordinik jan daitezkeenak edota prozesaturik.

Mahatsondoak dira mahatsak ematen dituzten landareak, eta mahastiak mahatsondoen multzo handiak.

[aldatu] Mahatsetik eratorri produktuak

Prozesaturik, mahatsa zukuak, ozpina, muztioa edota ardoa egiteko erabiltzen du gizakiak.

Mahaspasak fruitu lehorrak dira, lehortutako mahatsekin egindakoak.

[aldatu] Mahats motak

Mahats mota ugari dago, mahatsondoa erraz mutatzen den espeziea baita, hamaika aldaera sortuz. Hauek dira ezagunenak Euskal Herrian erabiltzen direnenen artean ardoa egiteko:

  • Hondarribi zuria (Courbu)
  • Hondarribi zuri zerratia (Petit Courbu)
  • Hondarribi beltza
  • Izkiriota (Gros Manseng)
  • Izkiriota Ttipia (Petit Manseng)
  • Mune mahatsa (Folle Blanche)
  • Axeria (Cabernet Franc)
  • Bordelesa (Tannat)
  • Cabernet Sauvignon
  • Sauvignon zuria (Sauvignon Blanc)
  • Chardonnay
  • Riesling
  • Syrah
  • Merlot
  • Tempranillo
  • Garnatxa (Garnacha)
  • Viura
  • Graciano
  • Mazuelo
  • Malvasia

[aldatu] Ikus, gainera