Ainize Txopitea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainize Txopitea
Bizitza
JaiotzaDonostia1977ko urriaren 13a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzaile grafikoa eta artista bisuala

Ainize Txopitea Zendoia (Donostia, 1977ko urriaren 13a) diseinatzaile grafikoa, artista bisuala eta arte-komisarioa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Txopitea eta Begoña Zendoiaren alaba bakarra, goimailako ikasketak Londresen burutu zituen. 2002an bertako University of The Arts London College of Communication-en Diseinua eta Komunikazioan lizentziatu zen.[1]

Poesia bisualeko lanak plazaratuz eman zion hasiera bere ibilbide artistikoari eta teknika ugarirekin esperimentatuz jarraipena: pintura, collagea, fotomuntaia, idazketa…

Instalakuntza multidiziplinarrak dira sarritan bereak, hitzak, pintzelkadak, orbanak eta errekorteak konbinatzen dituztenak, eta hitz egiten dute emakumeen rolaz, biolentziaz, pertsonen arteko sentimendu eta harremanez… Bere artelanek hausnarketara bultzatzen dute, maitasuna, natura, identitatea, kaosa edota ordena bezalako kontzeptuak ardatz hartuta.[1]

Sormen jardueraz gain erakusketak eta arte tailerrak antolatu eta komisariotzen ditu.

2005etik dihardu bere artelanen erakusketak egiten, bakarkako zein taldeko eta ugariak dira ere eskeini dituen hitzaldi eta parte hartutako mahai-inguruak. Aitaren lan artistikoan sakonduta, bien obra uztartuz ere hainbat erakusketa aurkeztu ditu.[1][2]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023an, Zarauzko udaleko Berdintasun sailaren Martxoaren 8ko kartela irabazi zuen, "Memoria emakumea gizartean" izenburuarekin aurkeztuz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «About me :: Ainize Txopitea» www.ainizetxopitea.es 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  2. «AINIZE TXOPITEAREN ERAKUSKETA IKUSTEKO BISITA GIDATUA ANTOLATU DU PAREKIDETASUN DEPARTAMENTUAK» Zarautz (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]