Aitor Basabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Basabe
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1968
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLlanes2015eko abenduaren 24a (46/47 urte)
Jarduerak
Jardueraksukaldaria

Aitor Basabe (Bilbo, 1968Llanes, 2015eko abenduaren 24an hilik aurkitua), sukaldari ezaguna, 2001. urtetik Bilboko Arte Eder Museoan dagoen Arbolagaña jatetxearen zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaioa, Galdakaoko Ostalariza Eskolan ikasi zuen. Sukaldari bezala lehenengo urtetan Escalanteko (Kantabria) San Roman jatetxean aritu zen. Handik, 1997an, Loiuko Gozko Etxera joan zen. 2001an Arbolagañan hasi zen lanean; han ospe handia lortu zuen bereziki arrainak eta perretxikuen prestaketan. 2015eko abenduan desagertu zen eta haren gorpua abenduaren 24an Llanesko Valle Oscuron (Asturies) aurkitu zuen Goardia Zibilak. Ana Larrearekin zegoen ezkonduta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]