Al Unser

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Al Unser —jaiotzako izen-deiturez Alfred Unser— (Alburquerque, Mexiko Berria, Ameriketako Estatu Batuak, 1939ko maiatzaren 29a) auto-pilotu ohia da. Indianapolisko 500 milietan egindako balentriengatik da ezaguna. Aita, osabak, anaiak eta semeak ere automobilismoko pilotuak izan ditu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an egin zuen debuta, eta 1965ean parte hartu zuen lehen aldiz Indianapolisko lasterketan; bederatzigarren bukatu zuen. 1970ean, INDY formulako hamar lasterketa irabazi zituen, Indianapoliskoa barne. 1971n, berriro irabazi zuen Indianapoliskoa. Hurrengo urteetan, pilotu onenen artean egon zen, baina ez zuen garaipen handirik lortu 1978 arte: Poconoko eta Ontarioko lasterketez gainera, Indianapoliskoa irabazi zuen hirugarren aldiz. 1985ean, Champiosnship Auto Racing Teams (CART, Estatu Batuetako taldekako auto-lehiaketa) irabazi zuen, eta 1987an, Indianapoliskoa laugarrenez. 1992an, hirugarren gelditu zen: bere seme Al Unser gazteak irabazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Unser Aldatu lotura Wikidatan