Mexiko Berria
|
Mexiko Berria |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Ezizena: Land of Enchantment (Xarmaren lurraldea) | |||
| Goiburua: Crescit eundo | |||
| Hiriburua | Santa Fe | ||
| Hiri handiena | Albuquerque | ||
| Eremua | 315.194 km² | ||
| Biztanleria | 1.969.915 (2007) | ||
| Dentsitatea | 6,27 bizt / km² | ||
| Gobernadorea | Susana Martinez (R) | ||
| Senatariak | Jeff Bingaman (D) Tom Udall (D) |
||
| Laburdura ISO 3166-2 |
N.Mex. US-NM |
||
| www.newmexico.gov | |||
Mexiko Berria[1] Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko estatu bat da. Estatu Batuetako mendebaldean kokatua dago. Hiriburua Santa Fe du, baina hiri garrantzitsuena, aldiz, Albuquerque. 315.194 km2 ditu, eta 1.969.915 milioi biztanle zituen 2007an. Ingelesa eta gaztelania dira hizkuntza erabilienak, eta biztanle gehienak protestanteak dira, katoliko asko ere badagoen arren.
Geografia [aldatu]
Coloradoko goi-ordokiaren zati bat eta Mendi Harritsuen hegoaldea hartzen du. Klima kontinentala da, eta euri gutxi egiten du. Grande ibaia eta Pecos, aurrenekoaren ezkerraldeko adarra, dira aipagarrienak.
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritzak ez du garrantzi handirik, lurraren eta klimaren ezaugarrien ondorioz. Hala ere, kotoia, laboreak eta abar lantzen dira. Abeltzaintzan ardiak, behiak eta zerriak dira nagusi. Meagintzan nabarmentzekoak dira uranio hobi handiak, eta, horiez gainera, petrolioa, gasa, ikatza... Industrian petrolio findegiak, zentral nuklearrak eta elikagaiak dira garrantzi handiena duten alorrak.
|
||||||||||||||||
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.