Alemaniako Urria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alemaniako Urria
Motakrisi politiko
Data1923ko urria
HerrialdeaWeimarko Errepublika

Alemaniako Urria terminoak Internazional Komunistaren Batzorde Exekutiboak egindako plan iraultzailea izen zen, 1923an Weimarko Errepublikak bizi zuen estatu-krisia probestu eta Alemanian iraultza komunista bat lortzeko. 1917ko Errusiako Urriko Iraultzaren adibideari jarraituz, komunistek boterea hartu nahi zuten eta, hartara, Erdialdeko Europan iraultza segida berri batekin hasi. Helburua mundu-iraultza komunista abiatzea zen. Alemaniako Alderdi Komunista (KPD), "Fronte Batua" ezkertiarraren lemapean, 1923ko urrian Alemaniako Alderdi Sozialdemokratarekin (SPD) elkartu zen Turingia eta Saxonia estatuetan, eta iraultzaileek altxamendu bat egiteko une egokia ikusi zuten.[1] Iraultza 1923ko urrirako/azarorako aurreikusi zen, baina Reicheko gobernuak zapaldu zuen, Saxonia eta Turingiaren aurkako Reichsexekution delakoa erabili baitzuen, estatu-gobernu sozialisten agintea bertan behera utziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arnulf Scriba. (2007-05-18). Der "deutsche Oktober" 1923. Deutsches Historisches Museum, Berlin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]