Turingia
|
Turingia |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Erfurt | ||
| Koordenatuak | 50°52′N 11°3′E / 50.867°N 11.05°EKoordenatuak: 50°52′N 11°3′E / 50.867°N 11.05°E | ||
| Eremua | 16.171 km² | ||
| Biztanleria | 2.235.025 (2010) | ||
| Dentsitatea | 138.2 bizt / km² | ||
| Land burua | Christine Lieberknecht (CDU) | ||
| Bozak Bundesraten | 4 (69tik) | ||
| ISO 3166-2 | DE-TH | ||
| www.thueringen.de | |||
Turingia (alemanez Thüringen) Alemaniako erdialdeko estatu (Land) eta lurralde historiko bat da. Erfurt du hiriburua. Mugak: Hesse ekialdean, Saxonia Beherea eta Saxonia-Anhalt iparraldean, Saxonia ekialdean eta Bavaria. Harz mendialdeko ekialdea, Turingiako arroa eta Turingiako oihana (Thüringer Wald) eskualdeak hartzen ditu. Helme, Saale, Untrut eta Werra ibaiek igarotzen dute lurraldea.
Eduki-taula |
[aldatu] Ekonomia
Lurralde oihantsua da: koniferoak Harz-en eta pagoak Turingiako oihanean. Turingiako arroan laboreak, lupulua eta fruta-arbolak lantzen dira. Meak: gatza eta potasak (Turingiako arroa, Werrako harana) eta burdina (Turingiako oihana).
Industria kimikoa Erfurten; metalurgia; portzelana- eta beira-lantegiak (Meiningen, Sonneberg); zurgintza-lanak.
[aldatu] Historia
400. urtetik turingiar herri germaniarraren kokalekua izan zen. V. mendean Atilaren hunoekin Galiara abiatu ziren. Eskualdea frankoek konkistatu zuten VI. mendean, eta gero Austrasiako zati izan zen. 804an Karlomagnok marka bihurtu zuen bere mendeko lurraldea, saxoniarren eta eslaviarren erasoetatik babesteko. IX. mendean, Germaniako erresumaren barnean geratu zen, eta lurralde guztiaren kristautzea amaitu zen. X. mendean, Saxoniako dukeen mende izan zen. XV. mendean, dukerria bi zatitan bereizi zen.
XIX. mendearen hasieratik, turingiar eskualdeek Alemaniaren batasuna eman zuen prozesuan esku hartu zuten; Bismarcken Prusiaren eraginpean, 1871n inperio aleman berriaren barne geratu ziren. 1920an Turingiako estatua osatu zen. 1946tik Alemaniako Errepublika Demokratikoaren zati izan zen, eta 1990ean Alemania batuaren land bihurtu zen.
[aldatu] Hiri nagusiak
Turingiako hiri handienak honako hauek dira:
- Erfurt (204.994 biztanle)
- Jena (105.129)
- Gera (99.262)
- Weimar (65.479)
- Gotha (45.593)
- Nordhausen (44.296)
- Eisenach (42.750)
[aldatu] Banaketa administratiboa
Turingia estatua 17 barrutik (Kreis) osatzen dute:
- Altenburger Land
- Eichsfeld
- Gotha
- Greiz
- Hildburghausen
- Ilm-Kreis
- Kyffhäuserkreis
- Nordhausen
- Saale-Holzland
- Saale-Orla
- Saalfeld-Rudolstadt
- Schmalkalden-Meiningen
- Sömmerda
- Sonneberg
- Unstrut-Hainich
- Wartburgkreis
- Weimarer Land
Sei hiri aske (Kreisfreie Städte) ere badaude:
[aldatu] Turingiar ezagunak
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Alemanez) Turingiako webgunea
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.