Saxonia
|
Saxoniako Estatu Askea |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Dresden | ||
| Koordenatuak | 51°1′N 13°22′E / 51.017°N 13.367°EKoordenatuak: 51°1′N 13°22′E / 51.017°N 13.367°E | ||
| Eremua | 18.416 km² | ||
| Biztanleria | 4.149.477 (2010) | ||
| Dentsitatea | 230 bizt / km² | ||
| Land burua | Stanislaw Tillich (CDU) | ||
| Bozak Bundesraten | 4 (69tik) | ||
| ISO 3166-2 | DE-SN | ||
| www.sachsen.de | |||
Saxoniako Estatu Askea (alemanez Freistaat Sachsen; sorbieraz Swobodny Stat Sakska) Alemaniako ekialdean kokaturik dagoen estatu federala da. Hamasei estatuetatik hamargarrena da azaleran eta seigarrena populazioan. Hiriburua Dresden da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Iparraldean Brandenburgo, ipar-mendebaldean Saxonia-Anhalt, mendebaldean Turingia, hego-mendebaldean Bavaria, hegoaldean Txekia eta ekialdean Polonia mugakide ditu.
Hiru eremu desberdintzen dira; Lautada (Leipzig ibarrean), muinoak eta azkenik Ore mendiak, Txekiarekiko mugan. Saxoniako mendirik altuena Fichtelberg (1215m) da.
Estatuko ibairik garrantzitsuena Elba da. beste ibai batzuk ere badaude, Mulde eta Spree, baina hauek aurrerago beren urak Elbara isuriko dituztenez Saxonia osoa Elbaren arroaren barnean sarturik dago.
Historia [aldatu]
Saxonia historikoki dukerria izan da, Germaniako Erromatar Inperio Santuko printze hautatzaile batena (Saxoniako Dukerria), eta azkenean, erresuma (Saxoniako Erresuma). Monarkia 1918an, Lehen Mundu Gerraren porrotaren ostean, amaiarazi zuten, eta errepublika sistema ezarri zuten. Agintaldi komunistan bertan behera utzita, berriro jarri zuten abian 1990eko urriaren 3an, Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniek bat egin zutenean.
Ekonomia [aldatu]
Ekialdeko Alemaniako ekonomiarik garrantzitsuenetakoa izan zuen. 2010ean bertan ere bere ekonomiak %1'9ko hazkundea izan zuen, hala ere langabezia tasa handia du, %11'9koa hain zuzen ere.
Dresden hiriburuaren inguruan 300 konpainia mikroelektriko daude eta Silicon Saxony ezizenaz ezagutzen hasi da. Publizitatea eta keramikagintza ere famatuak diren arren ez diote estatuaren ekonomiari ekarpen nabarmenik egiten. Gobernua turismoa bultzatzen hasi da Lusazia inguruan.
Historikoki Leipzig inguruak jasan ditu langabezia tasa handienak, baina aspaldian egoerako hobetzera egin du autogintza sektoreari esker. Dresden eta Zwickauen ere autogintza jarduera garrantzitsua da.
Azkenik bioteknologia aipatu behar da.
Politika [aldatu]
2009ko abuztuaren 30an izan ziren Sarreko parlamenturako azken hauteskundeak eta CDU alderdiak erraz irabazi zituen
Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:
| Alderdia | Bozken ehunekoak | Diputatuak |
|---|---|---|
| Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) | % 40'2 | 58 |
| Ezkerra (Die Linke) | % 20'6 | 29 |
| Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) | % 10'4 | 14 |
| Alderdi Demokratiko Askea (FDP) | % 10'0 | 14 |
| 90 Aliantza/Berdeak | % 6'4 | 9 |
| Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NDP) | % 5'6 | 8 |
| Gainontzeko alderdiak | % 6'8 | 0 |
Banaketa administratiboa [aldatu]
Hiru eskualdek (Regierungsbezirke) osatzen dute Saxonia: Dresde (ekialdean), Leipzig (ipar-mendebaldean) eta Chemnitz (hego-mendebaldean).
Guztira hiru hiri-barruti daude (eskualde bakoitzeko hiriburua dena) eta 10 barruti (Landkreise):
Hiri-barrutiak [aldatu]
Barrutiak [aldatu]
- Bautzen (BZ)
- Erzgebirgskreis (ERZ)
- Görlitz (GR)
- Leipzig (L)
- Meißen (MEI)
- Mittelsachsen (FG)
- Nordsachsen (TDO)
- Sächsische Schweiz-Osterzgebirge (PIR)
- Vogtlandkreis (V)
- Zwickau (Z)
Udalerri handienak [aldatu]
2010ko datuen arabera
- Dresden (hiriburua): 523.058 bz.
- Leipzig: 522.883 biztanle.
- Chemnitz: 243.248 bz.
- Zwickau: 95.841 bz.
- Plauen: 67.613 bz.
- Görlitz: 56.724 bz.
Pertsona ezagunak [aldatu]
- Gottfried Leibniz (1646-1716), matematikaria.
- Johann Sebastian Bach (1685-1750), musikaria.
- Samuel Hahnemann (1755-1843), medikua.
- Robert Schumann (1810-1856), musikaria.
- Richard Wagner (1813-1883), musikaria.
- Friedrich Nietzsche (1844-1900), filosofoa.
- Walter Ulbricht (1893-1973), Ekialdeko Alemaniako kantzilerra (1960-1973)
- Andreas Klöden (1975-), txirrindularia.
- Michael Ballack (1976-), futbolaria.
- Diane Kruger (1976-), aktorea.
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Alemanez)(Ingelesez)(Frantsesez)(Gaztelaniaz)Saxoniako webgune ofiziala
| Saxonia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||
| Alemaniako estatuak | ||
|---|---|---|
|
Baden-Württemberg · Bavaria · Berlin · Brandenburgo · Bremen · Hanburgo · Hessen · Mecklenburg-Aurrepomerania · Ipar Renania-Westfalia · Renania-Palatinatua · Sarre · Saxonia · Saxonia Beherea · Saxonia-Anhalt · Schleswig-Holstein · Turingia |
||