Alfontso IV.a Leongoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfontso IV.aren asmatutako irudia.

Alfontso IV.a Leongoa (?-San Julián monasterioa, 933), Monjea ezizenaz ezaguna, Galizia (929 - 931) eta Leongo erregea (925 - 931) izan zen .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordoño II.a Leongoa eta Elvira Menéndez zituen gurasoak.

Antso I.a Gartzesen laguntzari esker, tronua kendu zion Alfontso Froilazi. Anaia Antso Ordoñez hil zenean Galiziako errege bihurtu zen. Emaztea hil zitzaionean, Ramiro bere anaiaren alde uko egin zion tronuari. 933an hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso I.a Gartzes eta Toda Nafarroakoaren alaba zen Oneka ezkondu eta seme bi izan zituzten:

  • Ordoño, erregea ere izango zena.
  • Alfontso, ume zela hilda.


Aurrekoa
Alfontso Froilaz
Leongo erregea
925 - 931
Ondorengoa
Ramiro II.a Leongoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso IV.a Leongoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.