Alfontso Maria Ligorio

Wikipedia, Entziklopedia askea
{{PD-ineligible
Alfontso Maria Ligoriokoa

Alfontso Maria Ligoriokoa (Marianella, Campania, 1696ko irailaren 27a - Nocera, 1787ko abuztuaren 1a) italiar misiolari eta teologoa. Napoliko eskualdea berriro kristautzeari ekin zion, eta Erredentziotarren ordena sortu zuen (1732). Ekiprobabilismo deituriko teologia moraleko sistema sortu zuen, probabilismo eta zorrozkeriaren arteko jarrerak aldezten dituena. Obra nagusiak: Mariaren gloriak (1750; Gregorio Arrueren euskal itzulpena, 1900) eta Teologia morala (1753-1755). Pio IX.ak Elizako Doktore izendatu zuen.

Haren eguna abuztuaren 1ean ospatzen da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso Maria Ligorio Aldatu lotura Wikidatan