Campania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Campania

Flag of Campania.svg
Hiriburua Napoli
Probintziak Avellino
Benevento
Caserta
Napoli
Salerno
Italy Regions Campania Map.png
Eremua 13.595 km²
Biztanleria 5.701.931
(2005)
Dentsitatea 419,4 bizt / km²
Udalerriak 551
Eskualdeko burua Antonio Bassolino
-
www.regione.campania.it

Campania Italiako eskualdea da, herrialdearen hegoaldean, Tirreniar Itsasoaren ertzean. 13.595 km2 eta 5.701.931 biztanle (2005) zituen. Biztanle-dentsitatea Italiako gorena bada ere, ez dago Campaniako probintzia guztietan berdin banatua.

Eduki-taula

[aldatu] Orografia

Kostaldeko lautaden artean (Napoli, Paestum) altxatzen da Vesuvioko sumendia. Hegoaldean Sorrentoko penintsula dago. Barnealdea menditsua da (Matese, Cilento). Ibai nagusiak Garigliano, Volturno eta Sele dira.

[aldatu] Ekonomia

Abeltzaintza eta baso-ustiapena dira barnealdeko ekonomia-jarduera nagusiak. Apenino mendietako ordokia oso emankorra da: laboreak, fruta-arbolak, mahastiak, olibondoak eta barazkiak lantzen dira bertan. Italia hegoaldeko industria-eskualderik handiena da Campania: altzairugintza, ontziolak, petrolio-findegiak (Napoli eta Salernoko hirialdeetan, batez ere). Turismoak garrantzi handia du (Napoli, Vesuvio, Capri, Ponpeia, Herkulano eta Paestum).

[aldatu] Historia

Oskoak eta ausoniarrak bizi ziren antzina herri hartan. K. a. VIII. mendetik aurrera Greziaren kolonia izan zen (Cumes, Paestum, Parthenope-Napoli, Pozzuoli hiriak sortu zituzten) eta etruriarrak nagusitu ziren ondoren (Herkulano eta Ponpeia hiriak hartu zituzten eta Capua sortu zuten). Samnitek konkistatu zuten K. a. V. mendean eta erromatarrek kolonizatu K. a. 300. urte aldera. Erromatar Inperioa deuseztatu zenean, ostrogodoen, bizantziarren, lonbardiarren eta normandiarren eskuetan egon zen. XII. mendetik aurrera, Campaniako historia Siziliako eta Napoliko erresumarekin lotua egon zen. 1860. urtetik aurrera, Italiako lurraldea izan da Campania.

[aldatu] Probintziak

Map of region of Campania, Italy, with provinces-fr.svg

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak