Napoliko Erresuma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Napoliko Erresuma
Regno di Napoli
Regnum Neapolitanum

1285 – 1816
Monarkia
Flag of the Kingdom of Naples.svg Arms of the Kingdom of Naples.svg
Italia Regno di Napoli locator.svg
Hiriburua Napoli
Hizkuntza(k) Latina eta beste hainbat (napoliera, siziliera, italiera, gaztelania, katalana, frankoproventzera)
Aurrekoa
Bandiera del Regno di Sicilia 4.svg Siziliako Erresuma
Ondorengoa
Bi Sizilietako erresuma Flag of the Kingdom of the Two Sicilies (1816).svg

Napoliko Erresuma[1], Italia hegoaldea (Napoliko ingurua) eta batzuetan Sizilia osatu zuen erresuma bat izan zen. 1442an, Alfontso V.a Aragoikoak, Napoli konkistatu zuen, Anjou etxearen domeinu bat izan zena 1266tik. XV. mendetik, Napoli, Aragoi, Frantzia (epe labur batean), Espainia eta Austriaren mende egon zen, azkenik, independente bihurtzeko 1734 eta 1860 bitartean, urte honetan, Italiara batua geratu zelarik. Siziliari dagokionez, Hauteville normandiar dinastiaren domeinua izan zen 1071tik, Hohenstaufen etxearen domeinua izatera pasa zen 1194an, Anjou etxearena 1266an eta Aragoiko Koroarena 1282tik aurrera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso V.a Aragoiko erregeak, 1443an, ordura arte Anjou etxeak domeinatutako Napoliko Erresuma konkistatu zuen. Alfontso V.aren oinordekoa, bere seme Fernando I.a Aragoikoa izan zen, soilik Siziliako erregea izango zena. Erresuma honek, bere ondorengoen eskuetan jarraitu zuen 1504an Fernando Katolikoak (Aragoi, Sizilia eta Gaztelako erregea), Napoliko Erresuma Aragoiko Koroara itzuli zuen arte. Ondoren, lurraldeak, jaio berria zen Espainian barneratu ziren.

1504 eta 1713 bitartean, Napoliko Erresuma, Espainiako Erresumaren zati da. Fernando Katolikoa hil ondoren, bere biloba Karlos I.a Espainiakoak oinordetu zuen tronua, honela, Austria etxea abiaraziz. Karlosen ondoren, bere oinordekoak etorri ziren, baina Napoli eta Siziliako erresumak, erregeak zuzenean izendaturiko erregeordeek gobernatu zituztela aipatu behar da.

Karlos II.a Espainiakoa oinordekorik gabe hil ondoren, oinordeko bezala, Filipe V.a Espainiakoa izendatu zuen, Luis XIV.a Frantziakoaren biloba. Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa artxidukearen tronurako hautagaitza, Ingalaterra, Austria eta Herbehereetako Probintzia Batuek babesten zuten, Frantzia eta Espainiaren arteko elkartzearen beldur zirenak, baita Aragoiko Koroaren lurraldeek ere, borboitarren zentralismoaren beldur zirenak. Egoera honek, Espainiako Ondorengotza Gerra sorrarazi zuen, 1700 eta 1713 bitartean iraun zuena. Gerra hau, Utrechteko Itunarekin amaitu zen, honen bidez, Filipe V.a Espainiako errege bihurtu zelarik, baina europar jabetza guztiak, aliatuei ematen zitzaizkien. Napoliko Erresuma, Austriari eman zioten, eta Karlos artxidukeak gobernatu zuen, garai hartan, jada Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa bihurtua.

Borboiak Bi Sizilietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bi Sizilietako Erresuma»

1734an, Karlos III.a Espainiakoak, garai hartan Toskanako dukea eta Filipe V.a Espainiakoaren semea zena, austriarrak garaitu ondoren, Napoli bereganatu zuen espainiar laguntzarekin, lurraldea Borboientzat berreskuratuz eta laster Frantziak errekonozitua izanez (Familiako lehen itunaren bidez). 1737an, Aita Santuen Lurraldeak ere errekonozitu zuen, eta, jarraian, gainontzeko italiar estatuek.

Karlos III.a Espainiakoa eta bere emazte Maria Amalia Saxoniakoa, euren mendekoek oso maite izan zituzten, eta eurek, maitasun hori lortzeko lan egin zuten. Errege bihurtu eta gutxira, erreformak eta modernitatea ekarri zituen bere herrialde berrira, laster, herriaren batasuna, eta herriak, erregea gogoko izatea lortuz. Berak zein bere ondorengoek, estatu berria gobernatu, erreformatu eta modernotzea lortu zuten, horretaz gain, mendeetan zehar beste dinastia batek lortu ez zuena (modu oso urrian izan ezik), euren mendekoen maitasuna, lortuz, napoleondar inbasioaren urteetan eta Italiaren batasuna lortzeko, Erresuma Savoia etxearen eskuetan erori eta hurrengo urteetan adierazi zen. 1816an, Karlos VII.aren (III.a Espainiakoa) seme eta oinordekoa Napoliko tronuan, Fernando I.a Bi Sizilietakoak, erresumaren izena aldatu zuen, Napoli-Sizilia, Bi Siziliagatik.

Azkenik, Frantzisko II.a Bi Sizilietakoa, herriaren babesa galdu eta Giuseppe Garibaldiren Alkandora Gorriak taldearen aurka zenbait porrot jasan ondoren, amore ematera eta bere lurraldeak Viktor Manuel II.a Piemonte-Sardiniakoari ematera behartua izan zen 1860an, handik denbora batera, Italia bateratu baten errege berria bihurtuko dena. Konkista honekin, Bi Sizilietako Erresuma, estatu independente bezala desagertu egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Napoliko Erresuma Aldatu lotura Wikidatan