Alfred Cortot
Wikipedia(e)tik
Alfred Cortot pianista eta musika-pedagogo frantsesa izan zen (Nyon, Suitza, 1877 - Lausana, 1962). Ospe handiko hirukotea osatu zuen, Jacques Thibaud biolin-jotzailearekin eta Pau Casals biolontxelo-jotzailearekin batera. Parisko École Normal de Musique musika-eskola sortu zuen (1920), eta musika-hezkuntzarako liburu baliotsuak idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.