Alfred Kinsey
Wikipedia(e)tik
Alfred Kinsey (Hoboken, New Jersey, 1894ko ekainaren 23 - Bloomington, Indiana, 1956ko abuztuaren 25) estatu batuar biologo bat izan zen, batez ere sexologia arloan egindako lanarengatik ospetsuak. 1947 urtean Institute for Sex Research izenekoa sortu zuen Indianako Unibertsitatean, egun ere lanean diharduena, Kinsey Institute for Research in Sex, Gender, and Reproduction. Ezaguna dira berak osatutako Kinsey Reports edo txostenak, non emakumezko eta gizonezkoen sexualitatea aztertzen duen. Bere lana eztabaidatsua izan zen, besteak beste pertsonen sexu-joerak sailkatzeko homosexual/heterosexual dikotomiari jarraiki baino, bi muturren horien artean 0-6rako eskala bat sortzeagatik.
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |