Pneumonia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pneumonia
Sailkapena eta kanpo baliabideak
PneumonisWedge09.JPG
Gaixo baten bularraren X-izpien bidezko irudia.
GNS-10 J12, J13, J14, J15, J16, J17, J18, P23
GNS-9 480-486, 770.0
DiseasesDB 10166
MedlinePlus 000145
eMedicine topic list
MeSH D011014
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Pneumonia birikei eragiten dien hantura bat da, gehien bat albeoloetan agertzen dena. Herri hizkeran, beste izen hauek ere hartzen ditu: Alborengo, birikeri, birik(et)ako min, biriketako eta birika-min.

Gehienetan birusek edo bakterioek sortutako gaixotasun infekzioso baten ondorioz agertzen da, baina beste mikroorganismo batzuk ere eragiten dute, bai eta beste baldintza batzuk ere, esaterako zenbait drogak eta gaixotasun autoimmunek.

Sailkatzeko orduan, bi mota nagusi ezberdintzen ditugu: ospitaletik kanpo edo bertan harrapatutakoak. Horren arabera eragile mikrobiologikoak eta tratamenduak aldatzen dira. Sintoma nagusiak sukarra, eztula, arnasestua eta toraxeko mina dira. Badaude pneumonia mota batzuk prebenitzeko txertoak.

Urtero 450 milioi pertsonak pairatzen dute pneumonia, munduko populazioaren ehuneko zazpiak, eta 4 milioi inguru hiltzen dira, gehien bat garapen bidean dauden herrialdeetan. Herrialde horietan, oraindik ere heriotza zergati nagusietako bat da zaharrenen, gazteenen eta gaixotasun kronikoak dituztenen artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipokratesek (K. a. 460 - K. a. 380) horrelako deskripzioa egin zuen aspaldiko garai hartan:

"Peripneumonia eta pleurako eritasunak begiratu beharrekoak dira: Sukarra akutua bada, eta mina baldin badago alde batean edo bietan, eta arnasa hartzean mina balego eztularekin batera, eta karkaxa horixka edo iluna izanez gero edo mehe eta gorrixka, edo bestelako ezaugarri anormalak edukiz... Pneumonia punturik altuenean dagoenean, gaixoa purgatu ezean kasuak konponbiderik ez dauka, eta arnasestua edukiz gero txarra da, eta txiza mehea eta garratza, eta izerdia agertzen bada lepo eta buru inguruan, izerdi horiek txarrak direlako, itolarriak eta gaixotasunaren bortizkeriak eragindakoak, eritasuna gailentzen ari delako."

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintomak eta zeinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintoma nagusiak sukarra, eztula eta karkaxa, arnasestua eta toraxeko mina dira.

Zeinuen artean, biriketako auskultazioan krepitatzaileak entzuten dira.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pneumonia Aldatu lotura Wikidatan