Alfredo Grimaldos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfredo Grimaldos
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfredo Grimaldos Feito
JaiotzaMadril, 1956
Herrialdea Espainia
Heriotza2020ko abenduaren 4a (63/64 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta musika-kritikaria

Alfredo Grimaldos Feito (Madril, 1956 - Ibidem, 2020ko abenduaren 4a) ikerketa kazetari eta idazle espainiarra izan zen. Flamenko musikaz espezialista zen ere bai. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza Madrilgo Complutense Unibertsitatean ikasi zuen. 1982tik 1985ra, Cabal, flamenko aldizkariaren zuzendaria izan zen. Irratian ere lan egin zuen, besteak beste, La hora del duende eta A compás saioak aurkezle gisa. 1989an El Mundo egunkariaren flamenko espezialista gisa hasi zen. 2020ko abenduan gaixotasun larri batez hil zen Madrilen.

Ideiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antifrankista sistemarekin beti oso idazle kritikoa izan zen.[2] Olio toxikoaren sindromeak Espainia jo zuenean Espainian dagoen Torrejón de Ardozko amerikar aire-basetik zabaldutako toxiko batkeriologikoa izan zela defenditu zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La sombra de Franco en la Transición. Madril: Oberón. 2004. ISBN 84-9605-275-3.
  • La CIA en España: espionaje, intrigas y política al servicio de Washington. Bartzelona: Debate. 2006. ISBN 84-8306-678-5.
  • Zaplana, el brazo incorrupto del PP. Tres Cantos: Foca. 2007. ISBN 84-9544-094-6.
  • La Iglesia en España: 1977-2008. Bartzelona: Península. 2008. ISBN 84-8307-837-6.
  • Esperanza Aguirre, la lideresa. Tres Cantos: Foca. 2009. ISBN 84-9679-723-6.
  • Historia social del flamenco. Bartzelona: Península. 2010. ISBN 84-9942-046-X.
  • Claves de la Transición 1973-1986 (para adultos): de la muerte de Carrero Blanco al referéndum de la OTAN. Bartzelona: Península. 2013. ISBN 84-9942-237-3.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]