All the President's Men (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

All the President's Men (euskaraz Presidentearen Gizon Guztiak) 1976ko Alan J. Pakula estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. 1974ko Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetarien All the President's Men eleberrian oinarrituta dago, hain zuzen ere, filma honek AEBtako Richard Nixon presidentea dimititzera derrigortuarazi zuen Watergate auziaren ikerketa kontatzen du. Bertan, Robert Redford, Dustin Hoffman, Jack Warden, Martin Balsam, Hal Holbrook, Jason Robards eta Jane Alexander aktoreek antzeztu zuten.

Filmak zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean lau irabaziz: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (George Jenkins eta George Gaines), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (William Goldman), Soinu onenaren Oscar Saria (Arthur Piantadosi, James E. Webb, Les Fresholtz eta Dick Alexandereta) Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jason Robards).

Argumentua

1972an AEBtako The Washington Post egunkariko Bob Woodward (Robert Redford) eta Carl Bernstein (Dustin Hoffman) kazetari gazteek Alderdi Demokrataren Washington Hiriko egoitza bortxatzea edo indarrezko sartzeari buruzko kasua ikertzen hasiko dira. Biek burututako aurkikuntzek Watergate auzia piztuko dute, honek Richard Nixon presidentearen dimisioa ekarriko zuelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak