Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alderdi Demokrata
Democratic Party
Presidentea Tim Kaine
Buruzagia
Bozeramailea
Sorrera urtea 1728 (historikoa)
1828 (modernoa)
Desegite urtea
Egoitza nagusia 430 South Capitol Street SE
Washington DC 20003
Ideologia politikoa Liberalismoa
Progresismoa
Kapitalismoa
Hirugarren Bidea
Ezker-Erdia
Nazioarteko afiliazioa
www.democrats.org

Alderdi Demokrata (ingeleraz : Democratic Party) Estatu Batuetako bi alderdi nagusietako bat da eta gaur egun gobernuan eta agintean dagoen alderdia da, Estatu Batuetako Presidentea den Barack Obama alderdi honetako baita. Gainera Estatu Batuetako Ordezkarien Etxean eta Estatu Batuetako Senatuan gehiengoa du.

Estatu Batuetako politikako ezker-eskubiko sailkapenean gaurko egunez Alderdi Demokrata Alderdi Errepublikarraren ezkerraldean kokatu ohi da, bai gai ekonomiko nahiz gizarte gaien aldetik.

1874tik aurrera bere ikurra astoa da (bere aurkaria den Alderdi Errepublikarrarena aldiz elefantea da). Alderdiaren ezaugarri gisa urdin kolorea erabili ohi da (errepublikarrek aldiz gorria).