Almirantearen etxea (Tutera)

Koordenatuak: 42°04′N 1°37′W / 42.06°N 1.61°W / 42.06; -1.61
Wikipedia, Entziklopedia askea
Almirantearen etxea
Cabanillas Berrozpetarren etxea
Almirantearen edo Cabanillas Berrozpetarren etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°04′N 1°37′W / 42.06°N 1.61°W / 42.06; -1.61
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Erabilerakultura
Arkitektura
Kontaktua
HelbideaCalle Rúa, 13, 31500 Tudela, Navarra
Webgune ofiziala

Almirantearen etxea edota Cabanillas Berrozpetarren etxea Nafarroako Tutera udalerrian dagoen eraikin bat da. Tuterako Alde Zaharrean dago, Plaza Zaharra eta Rua kalearen artean, Tuterako udaletxea eta Ibáñez de Lunatarren etxetik hurbil. Gaur egun María Forcada Fundazioaren egoitza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuderako Almirantearen etxea.

Aurretik XV. mendeko jauregi bat ordezkatzeko 1550ean eraikia. 1997an zaharberritua eta txukundua, bere fatxada bikaina egokituz. Gerora, 2010ean Belén Esparza arkitektoaren eskutik bere barnealdea zaharberritzeari ekin zitzaion, María Forcada Fundazioaren egoitza izan zedin, eta 2010ko abenduan inauguratu zen. Data horretatik aurrera Almirantea aipatutako María Forcada Fundazioaren egoitza da, Tutera hiriko kultura jardueren kokalekua, bertan arte plastiko eta garaikidearen erakusketak, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, etab. burutu ohi dira. Zaharberritzeak eraikinaren birbaloraketa eta bere erabilera osoa suposatu du, eta Maria Forcada Fundazioak kudeatzen du.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo etxe platereskoak aurretik bertan zegoen jauregi bat ordezkatu zuen, antzinako eraikin hartatik oinplano karratuko antzinako eskailera bikainak iraun du. Gaur egungo jauregia adreiluz eraikia dago eta hiru solairuko garaiera du, azken solairuak arkupe edo arkuz osatutako galeria du eta teilatuondoa oparo apaindua dago. Patioa laukizuzena eta zurruna da, garaiko aragoiar arkitekturaren eskemetara atxikia. Lehen solairuko baldoi handien apaindura nabarmentzen da, goi erliebeko giza itxurako irudiez osatutako apaindura platereskoekin osatua. Balkoien eta teilatuondoaren artean erliebezko friso bat ere badago.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa