Alpha Ursae Majoris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alpha Ursae Majoris A/B
Ursa Major constellation map.svg
Locator Dot2.gif

Dubhe (markatua) Ursa Major konstelazioaren barruan
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Ursa Major
Igoera zuzena 11h 03m 43.67152s
Deklinazioa +61° 45′ 03.7249″
Itxurazko magnitudea (V) 1.79
Ezaugarriak
Mota espektrala K1 II-III / F0 V
U−B kolore indizea +0.93
B−V kolore indizea +1.07
Aldakor mota Pultsakorra
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) –9 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: –134.11 mas/u
Dec.: –34.70 mas/u
Paralajea (π) 26.54 ± 0.48 mas
Distantzia 123 ± 2 au
(37,7 ± 0,7 pc)
Magnitude absolutua (MV) –1.10 ± 0.04
Orbita
Kidea α UMa B
Orbita-aroa (P) 44.4 u
Ardatz erdihandia (a) 0.603"
Eszentrikotasuna (e) 0.4
Okerdura (i) 152°
Nodoaren luzera (Ω) 2000°
Periastron garaia (T) 1956.8
Zehaztasunak
α UMa A
Gainazaleko grabitatea (log g) 2.46
Tenperatura 4,660 K
Metalizitatea [Fe/H] –0.20 ± 0.07 dex
Biratze abiadura (v sin i) 2.6 ± 1.0 km/s
Beste izendapenak
Dubhe, Dubb, Ak, 50 UMa, BD+62 1161, FK5 417, HD 95689, HIP 54061, HR 4301, SAO 15384.
Datubase erreferentziak
SIMBAD data

Alpha Ursae Majoris (α UMa, α Ursae Majoris) Ursa Major konstelazioko bigarren izar distiratsuena da (nahiz eta Bayer izendapenak "alpha" jartzen dion). Bere izen tradizionala Dubhe da, eta batzuetan, baino arraroago, Ak.. Arabierazko izena ظهر الدب الاكبر hitzatik dator (żahr ad-dubb al-akbar), "Hartz Handiaren bizkarra". Dubhek, beraz, hartz esan nahi du. Txineraz 北斗一 izena hartzen du (Ipar Eltzeko Lehen Izarra) edo 天樞 (Pibote Zelestiala).

Iparrizarra aurkitzeko Hartz Handitik abiatuta behar diren bi izarretako bat da (bestea Merak da). Dubhe guregandik 123 argi urtera dago eta izar erraldoi bat da, bere barruko hidrogeno guztia kontsumitu duena. Binario espektroskopiko bat da, α UMa B izeneko kide batekin, F0V sailkapenekoa. Izar hau 23 unitate astronomikora biratzen ari da eta 44,4 urtean behin orbita bat egiten du. 90.000 unitate astronomikora beste izar sistema bitar bat dago, sistema laukoitza sortuz guztira.