Galaxia eliptiko
Wikipedia(e)tik
NGC 1316 galaxia eliptiko erraldoia
Galaxia eliptikoa, honako propietate fisiko hauek dituen Hubblen sekuentziako galaxia mota bat da.
- Momentu angeluar urria edo gabea
- Izarrarteko materiarik gabe edo oso urriarekin (hauts eta gasa), izar gazterik gabea eta kumulu irekirik gabea.
- Izar zaharrez osatua, II Poblaziokoak deituak.
- Galaxia eliptiko handiek, kumulu globular sistema bat, nukleo bikoitzak eta galaxia satelite ugari izaten dituzte. Balizko interpretazio bat, kanibalismo galaktikoa da.
Galaxia eliptikoen ohiko irudiak, izar eraketa, hasierako eztandaren ondoren amaitu zen galaxiak bezala erakusten ditu, orain, soilik izar zaharrak dituelarik.
Berriki egineko aurkikuntza batzuek, izar gazteen kumuluak erakusten dituzte, urdinak galaxia eliptiko batzuen barnean, galaxia fusio bidez azal daitezkeen beste egitura batzuekin batera. Ikuspegi berrian, galaxia eliptiko bat, prozesu luze baten emaitza da, non zenbait galaxia txikik, edozein motakoak elkarren aurka talka egin eta bat handiagoa eratzen duten.
Adibidez, gaur egun, Esne Bidea, bi galaxia txikiago "irensten" ari dela ezagutzen da.