Altaitar hizkuntzak
Altaitar hizkuntzak 60 bat hizkuntza eta 250 miloi bat hiztun biltzen dituen hizkuntza familia bat da, Turkiatik eta Europako ekialdetik Asiako ipar-ekialderaino hedatua. Izena Altai mendietatik datorkio, han izan baitzuen sorlekua, dirudienez.
Eduki-taula |
Sailkapena [aldatu]
Batzuen aburuz hizkuntza familia da baina beste batzuentzat ez dago hain argia eta makrofamilia dela uste dute. Lehen, uraldar hizkuntzekin batera uraldar-altaitar hizkuntza familiaren zati zela uste zen, baina gaur egun iritzi hori baztertuta dago; kontaktuko fenomenoetan soilik oinarrituta zegoen teoria hori. Zabalago ikusita talde edo “phylum” Nostratikoaren zatia dela uste dute batzuek.
Hizkuntza altaitarrak hiru adar nagusitan (batzuentzat hiru familiatan) sailkatzen dira:
- Hizkuntza turkoak: turkiera, turkmeniera, uzbekera, tatarera, kazakhera, kirgizera...
- Hizkuntza mongoliarrak: mongoliera...
- Hizkuntza tungusiarrak (edo mantxu-tungusiarrak): mantxuera...
Batzuen aburuz japoniera eta koreera familia honetako beste adarrak dira.
Ezaugarriak [aldatu]
- Bokal asko eta kontsonante gutxikoak dira
- Bokal-harmonia (hau da hitz batean bokalak ala aurrekoak ala atzekoak izaten dira)
- Atzizkiak erabiltzen dituzte (aurrizkiarik ia ez daude).
- Preposizioen ordez, postposizioak dauzkate.
- Hitzorden nagusia SOA (Subjektua/Objektua/Aditza) da
- Ez dute genero gramatikalik.
Bibliografia [aldatu]
- Eguzkitza, Andolin & Etxebarria, Maitena. 1971. Hizkuntzalaritza orokorra : arazoak eta ikuspegiak “ (III. Gaia). Arabako Foru Aldundia, Kultura, Gazteria eta Kirol Saila, [Vitoria-Gasteiz] : 2004. ISBN 84-7821-599-9.
- Poppe, Nicholas. 1960. Vergleichende Grammatik der altaischen Sprachen. Teil I. Vergleichende Lautlehre, 'Comparative Grammar of the Altaic Languages, Part 1: Comparative Phonology'. Wiesbaden: Otto Harrassowitz. (Only part to appear of a projected larger work.)
- Poppe, Nicholas. 1965. Introduction to Altaic Linguistics. Ural-altaische Bibliothek 14. Wiesbaden: Otto Harrassowitz.
- Poppe, Nicholas. 1976. Review of Karl H. Menges, Altajische Studien II. Japanisch und Altajisch (1975). In The Journal of Japanese Studies 2.2, 470–474.
- Miller, Roy Andrew. 1971. Japanese and the Other Altaic Languages. Chicago: University of Chicago Press. ISBN 0-226-52719-0.
Kanpo loturak [aldatu]
- Starling Etymological Databases
- Monumenta altaica Altaic linguistics website
- Altaic Indo-European Kinship