Turkiera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Turkiera
Türkçe
Non mintzatzen den: Turkia, Zipre, Bulgaria, Grezia, Errumania, Mazedonia, Moldavia, Siria, Montenegro, Azerbaijan, Albania, Bosnia-Herzegovina, Serbia, Errusia, Turkmenistan, Uzbekistan.
Etorkin talde nabarmenak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Austria, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Herbehereak, Kanada, Suedia, Suitza, Suedia, Suitza 
Eskualdea: Turkia, Zipre, Balkanak, Kaukasoa
Hiztunak: ~60 milioi jatorrizko hiztun, ~75 milioi guztira 
Rankina: 19-21. Italiera eta Urduarekin lehia estuan
Hizkuntza familia: Altaitar hizkuntzak
 Turkiarra
  Oghuza
   Turkiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Turkia, Zipre, Kosovo (eskualde batean), Mazedonia (zenbait udalerritan), Errumania (gutxiengo hizkuntzatzat aintzatetsia)
Erakunde araugilea: Türk Dil Kurumu (Turkiako Hizkuntza Elkartea)
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: tr
ISO 639-2: tur
ISO 639-3: tur

 

Turkiera[1][2] turkiar hizkuntza bat da, berez Turkian, Zipren, Bulgarian eta antzinako Otomandar Inperioko herrialdeetan hitz egiten dena, bai eta Europar Batasunera eta Amerikara emigratutako milioika turkiarrek ere darabiltena.

1928an sartu zuten latindar alfabetoa, arabiarra baztertuta, Kemal Atatürken ekimenez.

Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A / a "Alaba"n bezala.
  • B / b "Behi"n bezala.
  • C / c "Joan" (Lekeitioko bizkaieraz), italierazko "Giro" edo ingelesezko "George"n bezala.
  • Ç / ç "Txertatu"n bezala.
  • D / d "Donostia"n bezala.
  • E / e "Elantxobe"n bezala.
  • F / f "Festa"n bezala.
  • G / g "Gernika"n bezala.
  • Ğ / ğ Ez da ahoskatzen. Aurreko bokala luzatzen du.
  • H / h "Herria"n bezala (behenafarreraz) edo ingelesezko "holy".
  • I / ı (punturik gabeak) "i"ren antzekoa baina mihia atzealdera eramanik.
  • İ / i (biak ere puntudunak) "Irten"en bezala.
  • J / j Frantsesezko "Janvier"en bezala.
  • K / k "Korta"n bezala.
  • L / l "Legatz"en bezala.
  • M / m "Maisu"n bezala.
  • N / n "Nerea"n bezala.
  • O / o "Otsagabia"n bezala.
  • Ö / ö Frantsesezko "peu" edo alemanezko "Köhler"n bezala.
  • P / p "Pilotaleku"n bezala.
  • R / r "Geratu"n bezala.
  • S / s "Zama"n bezala.
  • Ş / ş "Xabier"en bezala.
  • T / t "Telebista"n bezala.
  • U / u "Urre"n bezala.
  • Ü / ü Zubererazko ü "Altzürükü" edo alemanezko "Zürich"en bezala.
  • V v Frantsesezko "vie"n bezala.
  • W / w Bakarrik atzerriko hitzetan.
  • X / x Bakarrik atzerriko hitzetan; bestela, "ks" idazten da. Adibidez: taksi (taxia), Meksika (Mexiko).
  • Y / y "Bizkaia"n bezala.
  • Z / z Zubererazko "deusik" edo frantsesezko "zéro"n bezala.

Esamolde eta hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acı Pikante
Açık Zabalik, irekita
Araba Kotxe
Arkadaş Lagun, adiskide
Ateş Su
Balık Arrain
Baskça Euskara
Ben Ni
Çok iyi Oso ona, oso ondo
Evet Bai
Günaydın Egunon
Hayır Ez
İsminiz ne? Nola duzu izena?
İyi Akşamlar Arratsalde on
İyi Geceler Gabon
Nasılsın? Zer moduz? Zelan?
Nerelisiniz? Nongoa zara?
Kaç yaşındasınız? Zenbat urte duzu?
Kapalı Itxita
Sen Zu
Su Ur
Teşekkürler Eskerrik asko
Yemek Jan

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Turkierazko literatura»

Erdi Aroan Nezami eta Jami olerkariak nabarmendu ziren, eta ondorengo mendeetakoak dira Baki, Nefi eta Nedim idazleak, poesia arloan ere bai.

Idazle garaikideen artean, Yasar Kemal eta Orhan Pamuk aipatzekoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turkiera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.