Amalia Torrijos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalia Torrijos
alkate

1933 - 1933
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmalia Torrijos Rodríguez
Jaiotza1911
Herrialdea Espainia
Heriotzaezezaguna (112/113 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria

Amalia Torrijos Rodríguez maistra espainiarra izan zen, 1933an Coripeko (Sevilla) alkate izendatua, eta Bigarren Errepublikako Espainian kargu hori bete zuen emakume bakarra.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torrijosek Hezkuntza Zientzietako Diplomatura ikasi zuen. Sevillako Coripe herrira bidali zuten maistra nazional gisa, herrian eragin handia izan zuen herritarren bizitzan. Herrian lan egin zuen, eta biztanle guztiek oso aintzat hartu zuten. 22 urte zituenean, Bigarren Errepublikan, herriko alkate izatea eskaini zioten, Espainian emakumeentzako botoa onartu eta urtebetera. Bigarren Errepublikan postu hori betetzen lehena eta bakarra izan zen.[1][2] Andaluziako bigarren alkatea izan zen, 1925ean Primo de Riveraren diktaduran izendatutako Petra Montororen ondoren, eta Espainiako laugarrena.[3]

Herritarren konfiantza izan zuen, irakasle jakintsua eta izaera onekoa zelako. Bere kargua irakasle lanarekin bateratu zuen. Ez dakigu noiz utzi zuen kargua Udalaren dokumentazioa Gerra Zibilean suntsitu zelako. Armadan jarraitu ez zuen bando frankistako sarjentu batekin ezkondu zen. Torresek ez zuen berriro irakatsi. Bikotea Andaluziako hiriburuan kokatu zen, janari-denda bateko buru izan zen eta ez zien inoiz bere iraganaz hitz egin ondorengoei, harik eta demokrazia Espainiara iritsi zen arte, lau hamarkadako diktaduraren ondoren.[3][4]

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren ondorengoak amaren memoria eta ondarea berreskuratzeko lanean ari dira. Frankismoan, errepublikanoa eta emakumeari izateagatik ezkutatuak.

Kale bat du Coripen, Amalia Torrijos Anderea kalea, eta beste bat Sevillan, Amalia Torrijos kalea.[5][6]

Coripen; Prestakuntza Zentroak ere haren izena darama, Udalaren jabegoa den Amalia Torrijos Lokala ere badago, baita Amalia Torrijos Emakumeen Elkartea ere.[7]

2018an, Canal Sur, Andaluziako irrati telebista publikoak, bere ondarea aldarrikatu zuen "Mujeres andaluzas ejemplares" saioan.[8]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rodríguez, Rafael: Diputatuak. Andaluziako Parlamentua, Sevilla, 2011.
  • Rodríguez Pérez, Isabel María (koord.): Andaluziako kultura, Punta a Cabo. MAD-Eduforma, 2002. 262. or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]