Amanda Borden
Amanda Borden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cincinnati, 1977ko maiatzaren 10a (46 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arizona State University (en) Finneytown High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
|
Amanda Borden (Cincinnati, Ohio, 1977ko maiatzaren 10a) AEBetako gimnasta artistikoa da. 1996an txapeldun olinpikoa izan zen taldekako lehiaketan.[1]
Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1994[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1994ko Munduko Dortmundeko txapelketan, zilarra irabazi zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren atzetik (urrea) eta Errusiaren aurretik (brontzea).
1996[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1996ko Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan urrea eskuratu zuen taldeen arteko lehiaketan, Errusiaren (zilarra) eta Errumaniaren (brontzea) aurretik. Taldekideak: Amy Chow, Dominique Dawes, Shannon Miller, Dominique Moceanu, Jaycie Phelps eta Kerri Strug izan ziren.