Dortmund

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dortmund

 Ipar Renania-Westfalia
Udaletxea.
Udaletxea.
Dortmundeko bandera

Dortmundeko armarria

Izen ofiziala Dortmund
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Arnsberg
Koordenatuak 51°31′0″N 7°28′0″E / 51.51667°N 7.46667°E / 51.51667; 7.46667Koordenatuak: 51°31′0″N 7°28′0″E / 51.51667°N 7.46667°E / 51.51667; 7.46667
Dortmund Alemania-n dago
Dortmund
Eremua 280,4 km2
Posta kodea 44001-44388
Biztanleria 580,444 bizt.
Dentsitatea 2,07 bizt./km²
Matrikula DO
http://www.dortmund.de

Dortmund Alemaniako mendebaldean dagoen hiria da, Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiri nagusia dena eta herrialde osoko zazpigarren populatuena. Halaber, Essen hiriarekin batera osatzen du Europar Batasunako hirugarren metropolitar gunerik handiena, Paris eta Londres ostean. Hiriak 580.444 biztanle zituen 2010ean.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Ruhr ibaiaren alde bietan dago Dortmund kokatua. Dortmund–Ems kanalak hiria Ipar Itsasoarekin elkartzen du eta kanalaren bukaeran Dortmundko kaia dago, Europako barne-kairik handiena. "Westfaliako hiri berdea" deitzen zaio izan ere udalerriaren erdia baino gehiago ibaiek, basoek, nekazal eremuek eta parkeek osatzen baitute.

Historia [aldatu]

Agiri zaharrek diotenez gaur egun Dortmund dagoen tokian Throtmanni izeneko herrixka bat zegoen 880-885 inguruan, baina suak erre zuen erabat. Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak 1152an herria berreraiki eta bertan bizi izan zen bi urtez. Erdi Aroan Hellweg merkatal bidean ezinbesteko geldialdia egin behar zen bertan. 1220an Hiri Inperial Askea bihurtu zen, Westfaliako hiri nagusia zen eta Hansa Ligan sartu zen. 1320ko agiri batean Dorpmunde izenaz agertzen da.

XIX mendean Prusiak Westfalia probintzian sartu zuen. Ikatz eta altzairu meategiek hiria aberastu zuten, bai eta garagardo lantegiek ere.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek Dortmunden %60a suntsitu zuten. batez ere hiriaren erdialdea izan zen kaltetuena, %98ko suntsipenarekin. Hiria berreraikitzean parke zabalak diseinatu zituzten.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

  • San Reinoldi eliza (Reinoldikirche): XIII mendeko eliza protestante erromanikoa.
  • Petrikirche eta Marienkirche eliza protestanteak.
  • Dortmundeko Opera Aretoa (Opernhaus Dortmund): 1938an Naziek suntsituriko sinagoga zegoen tokian 1966an eraikitako Musika aretoa.
  • Krügerpassage: 1912an eraikitako merkatal zentrua.
  • Brauerei-Museum: Hansa garagardo lantegiaren museoa.

Kirolak [aldatu]

Hiriko futbol talde garrantzitsuena Borussia Dortmund da. Zazpi Liga eta bi Kopa irabazi ditu. 1997an UEFAko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zituen.

Hiri senidetuak [aldatu]

Dortmund ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]

Hiritar ospetsuak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]