Ohio
|
Ohio |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Ezizena: The Mother of Presidents (Presidenteen Ama) | |||
| Goiburua: With God, all things are possible | |||
| Hiriburua | Columbus | ||
| Hiri handiena | Columbus | ||
| Eremua | 116.096 km² | ||
| Biztanleria | 11.466.917 (2007) | ||
| Dentsitatea | 107,05 bizt / km² | ||
| Gobernadorea | John Kasich (R) | ||
| Senatariak | George V. Voinovich (R) Sherrod Brown (D) |
||
| Laburdura ISO 3166-2 |
O. US-OH |
||
| www.ohio.gov | |||
Ohio Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua da. Hiriburua Columbus da, baita hiri nagusia ere.
116.000 km2 ditu eta 11.466.917 biztanle (2007; AEBetako zazpigarren estaturik populatuena da).
Eduki-taula |
Hiri nagusiak[aldatu]
- Columbus: 728.432 biztanle (2005).
- Cleveland: 461.324.
- Cincinnati: 317.361.
Beste bi hiri garrantzitsu: Akron eta Toledo.
Geografia[aldatu]
Erie aintziraren hegoaldean dago.
Lurralde laua da (473 m Bellefontaine mendiak, gainik garaienak). Ohio (Mississippi ibaiaren adarra) eta Scioto ibaiak igarotzen dira Ohio estatutik. Klima kontinental hezea du.
Biztanleak[aldatu]
Biztanle gehienak hirietan bizi dira; erlijioz protestanteak dira.
Ekonomia[aldatu]
Ekonomia jarduera nagusiak industria eta nekazaritza dira. Industrian, autoak, pneumatikoak (Firestone, Goodyear...), laborantzarako makinak, makina elektronikoak eta itsasontziak egiten dira, besteak beste. Burdin olek eta petrolio findegiek ere garrantzi handia dute.
Ohioko industriaren garapenean zer ikusi zuzena izan dute aurkitu diren energia iturriek (ikatza, petrolioa eta gas naturala bertan ateratzen dira), eta komunikabide sare onak. Nekazaritza oso aurreratua du. Laborantzarako lurrik emankorrenak ipar-mendebaldean ditu; garia, artoa, tabakoa, soja eta mahatsa lantzen dira, batez ere; abeltzaintzan, berriz, ardiak, behiak eta txerriak.
Ohiotar ospetsuak[aldatu]
- Zane Grey (1872-1939), idazlea.
- Clark Gable (1901-1960), aktorea.
- Paul Newman (1925-), aktorea.
- Toni Morrison (1931-), idazlea.
- Harvey Pekar (1939-), komikigilea.
- Edwin Moses (1955-), atleta.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Ohioko estatuaren webgune ofiziala
|
||||||||||||||||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.