American Eagle (Marvel)

Wikipedia, Entziklopedia askea
American Eagle (Marvel)
Marvel Unibertsoa
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Bestelakoak
Superbotereasuper-zentzumenak

American Eagle edo Arrano Amerikarra fikziozko pertsonaia da, Marvel Comics-ek argitaratutako komiki liburuetan agertzen den superheroi indigena amerikarra, navajo etniako pertsonaia[1].

American Eagle lehen aldiz agertzen da Marvel Two-in-One Annual # 6 komikian (1981eko urrian), Doug Moench idazlearen eta Ron Wilson marrazkilariaren eskutik. Istorio hartan Jason Strongbow izeneko pertsonaiak superbotereak lortzen ditu, eta Thing edo Gauzarekin, Ka-Zar eta Wyatt Wingfoot-ekin bat egiten du Klaw bilaua garaitzeko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marvel encyclopedia. (New edition; American edition. argitaraldia), 18 or. ISBN 978-1-4654-7890-0. PMC 1047618717. (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).
  2. (Ingelesez) Green, Paul. (2009-10-14). Encyclopedia of Weird Westerns: Supernatural and Science Fiction Elements in Novels, Pulps, Comics, Films, Television and Games. McFarland ISBN 978-0-7864-5800-4. (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]