Amerindiar erreserba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estatu Batuetan dauden Indiar Erreserben kokapen mapa.

Amerindiar erreserbak (Ameriketako Estatu Batuan ingelesez indian reservations, Kanadan ingeles eta frantsesez indian reserve/réserve indienne) Estatu Batuak eta Kanadan oraindik bertako amerindiar tribuen agintepean dauden lurraldeak dira. Hauetan bertakoek, beste jarduera askoren artean, kasinoak eta apustu-etxeak ireki ditzakete, nahiz eta jarduera hauek estatu askotan debekatuak egon.

Ameriketako Estatu Batuetako erreserbak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuei dagokionez, erreserba gehienak servant nations (bertako herriak) direlakotaz jo ohi dira eta euren administrazioa Barne Ministerioaren agindupean dagoen Bureau of Indian Affairs (BIA, Indiar Gaien Bulegoa) erakundearen ardura da.

Ameriketako Estatu Batuko erreserba guztien azalera 365.000 km²-koa dela kalkulatu ohi da (Ameriketako Estatu Batuko azalera guztiaren %4a). BIA erakundeak erreserben administrazio edo kudeaketa 11 agentzietan banatu du.

Eremuak tribuak eta BIA erakundearen arteko bitartekari lana burutzen dute, baina askotan elkarlan eta diruz larri ibili ohi dira. Eremu bakoitzak agentzietan banatzen da, tribu handi bakoitzeko agentzia bana, eta tribu txikiak ohitura legez euren artean elkartu ohi dira, adibidez Puget Sound Salish direlakoen Everett Agentziaren antzera. Agentzia elikagaiez, bitartekariak nahiz bertako poliziak izendatzeaz, eta medikuena ez beste, zerbitzu guztiez arduratzen da.

Tribu ez federalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halere, BIA erakundearen barnean ez dauden tribuak ere badaude, hauek aldiz, bizi diren Estatuen kudeaketaren pean daude, hauen artean Texas estatuak kudeatzen dituen El Paso udalerriko Tigua tribua, edota New York estatuak kudeatzen duen Irokes Konfederazioa daude.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerindiar erreserba Aldatu lotura Wikidatan