Amorruaren ume

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amorruaren ume
Datuak
Idazlea (1972)
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaChild of Rage
Hizkuntzaingelesa
HerrialdeaAEB
Euskaraz
IzenburuaAmorruaren ume
ItzultzaileaMiel Anjel Elustondo
Argitaratze-data2009
BildumaSail beltza
Orrialdeak343
ISBN978-84-87484-91-9

Amorruaren ume (ingelesez Child of Rage) Jim Thompson idazle estatubatuarrak idatzitako eleberri bat da. 1972an argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Allen ama zuri batek hazitako mutil beltz bat da. Amarengandik jasotako abusuek institutuz institutu joaten den mutil zail bihurtzen dute. Gainera, neskekin harremanak izateko ezintasuna du, haiek umiliatzen bakarrik gozatzen baitu. Halaber, neskak berarengandik uxatzeko era bat da umilazioaren joera. Allenen desio bakarra da bere amarekin oheratzea.

Horretaz gain, oso gertaera gogorren barnean ikusiko du bere burua. Momentu horretan, bizitza ezinezko bihurtu dioten pertsonen aurkako mendekua hasiko da harilkatzen. Mendekuaren lehen xedea bere ama izango da.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Allen Smith: protagonista.
  • Mary Smith: Allenen ama. Inoiz ez du semea maite izan. Jasan behar duen zigortzat hartzen du hura.
  • Velie: institutuko zuzendaria. Ez du ondo tratazen Allen. Beronen amaz maitemintzen da.
  • Josie Blair: institutuko idazkaria. Aita zuri baten neska beltz bat da. Allenez maitemintzen da.
  • Blair sarjentua: Josieren aita.
  • Steve eta Liz Hadley neba-arrebak: beltzak dira. Intzestu-harremana dute. Liz Allenez maitemintzen da.
  • Hadley sendagilea: neba-arreben aita. Beltza da baina harreman gutxi du beltzekin. Bere paziente guztiak zuriak dira. Allenen amarekin sexu-harreman ugari izan du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]