Amrita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Amrita (sanskritoz अमृत; punjabieraz ਅੰਮ੍ਰਿਤ) "heriotzarik gabe" esan nahi duen sanskritoko hitz bat da. Sanskritozko testu klasikotan nektar bezala agertzen da. Gutxi gora-behera, Anbrosia hitzaren baliokidea da, eta esanahi ezberdinak ditu indiar jatorriko hainbat erlijiotan.

Hinduismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoen edari bezala, hilezkortasuna ematen duen edari bezala, deskribatzen da. Amritak, Samudra Manthan irudikatzen du, non, jainkoak, Durvasa sagaren igaroeraren ondorioz, hilezkortasuna galtzen hasten diren. Asura deabruen laguntzarekin, itsasoa irabiatzen dute, hilezkortasunaren nektarra aurkitzeko asmoz. Edan ondoren, jainkoek hilezkortasuna lortzen dute, eta deabruak garaitzen dituzte. Esnezko itsasoaren irabiaketan agertzen da, Hinduismoaren mito garrantzitsuenetako bat.

Yogan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yoga filosofian, Amarita, pineal guruinetik eta eztarrian zehar jaria daitekeen likido bat da, meditazio egoera sakonetan. Bedeinkapen bezala kontsideratua dago: Yoga testu askok, heriotza garaitu eta hilezkortasuna lortzeko tanta bakarra nahikoa dela diote. Neurokimika modernoak pineal guruinak eragin sikodelikoa duen triptamina bat, Dimetiltriptamina ekoizten duela dio.

Sikhismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amrit, Sikh elkarteak bere bataiatze zeremonian erabiltzen duen ur bedeinkatuaren izena da (Amrit Sanskar edo Amrit Chhakhna bezala ezagutua). Zeremonia hau Sikhak, Khalsa elkartean sartzeko erabiltzen da. Zeremonia hontan, amrita edan behar da. Ur hau, Khanda batekin, daga antzeko batekin, osagai disolbagarrien kopuru ezberdinak nahasten sortzen da, Banis izena hartzen duten kantu sakratuen idazkiak errezitatzen diren bitartean.

Budismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amrita, dutsi bere tibetar izenpean, budismo tibetarraren mitologiaren ere azaltzen da. Mitologia hontan, Rahu munstroaren heriotzari loturik doa. Munstro hau, Vajrapanik hil zuen. Munstroaren odola, lurrazal gainean erori zen eta mota orotariko landare medizinalak sorrarazi zituen.

Dutsik, budismo tibetarrean lamak tronuratzeko zeremonietan erabiltzen diren sendabelarrei ere erreferentzia egiten die. Drubchens bezala ere ezagutzen da. Ohi, bikor marroi, ilun eta txikien forma du, eta ongizatearekin erlazionatzen da.

Izen propioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amrit, gizonezko izen hindu bat da. Bere emakumezko baliokidea Amritā da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]