Amsterdameko auzo gorria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amsterdameko auzo gorria (De Wallen).

Amsterdameko auzo gorria (Rosse Buurt nederlanderaz Herbehereetako hiriburu administratiboa den Amsterdameko erdialdean dagoen auzo bat da. Bere historia, arkitektura, bizitza kulturala eta prostituzioa, drogei eta dibertsitate sexualari buruz duen joeragatik munduko auzorik liberalizatuenetako bat izateagatik ezaguna.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zehazki, "Auzo gorri" nagusia De Wallen auzoa da, Oudezijds Voorburgwal eta Oudezijds Achterburgwal kanaleak eta inguruzko kaleak, hiriko erdigune historikoan, Dam plazak eta Damrak kaleak mugatzen dute mendebaldean eta Nieuwmarkt plazak ekialdean. Bainan "auzo gorri" besteak ere existitzen dira: Singelgebied ("Singel auzoa") eta Ruysdaelkade (De Pijp barrutian).

Prostituzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da Amsterdameko auzorik pintoresko eta turistikoena. Mundu osoan ezaguna bere kaleak eta kalexka estuak apaintzen dituzten erakusleihoengatik, non prostitutek euren lana egiten duten duela mendeetatik. Prostituzioa erabat arautua dago Herbehereetan, eta honela prostituta bakoitza legez gizarte segurantza pribatu bat kontratatua izatera behartua dago (Herbehereetako gainontzeko langileak bezala), estatuari zergak ordaintzera, ogasun deklarazioak egitera eta langile batek edo enpresak bere legezkotasuna mantentzeko egin behar dituzten gainontzeko lege prozesu guztiak egitera.

Prostituzio lokalak egunez zein gauez daude irekita, baina publiko gehien aste bukaeratako gauetan egoten da. Une horietan milaka pertsonek, gehienak kuxkuxeroak, auzotik lasai pasiatzen dute, auzo gorriko erakusleihoen artean. Kale hauetarako sarrera irekia da, eta beraz edonor sar daiteke bertan, adibidez Hamburgoko prostituzio kalean gertatzen ez dena, gizonezkoei eta adin nagusikoei mugatua dagoena.

Esperimentua gizonekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren azken urteetan esperimentu soziologiko bat egin zen auzo gorriko kaleetan. Emakumezko prostituten ordez, gizonezkoak egon ziren lan hori egiten zenbait hilabetez. Ikerketa honek, emaitza bezala, emakumeek zerbitzu honetan interesik ez zutela eman zuen, eta hilabete horietan, gainera, kexuak egon ziren emakumezko prostituten aldetik, gizon horiek laidogarritzat hartu zituztenak.

Beste zerbitzu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak sex shop, jatetxe, hotel, kafetegi eta eta exhibizio lokal ugari ere baditu. Exhibizio lokal hauek izaera sexual nabarmeneko edukiak eskaintzen dituzte, eta turistak asko joaten dira bertara.

Auzoko kalerik ospetsuna erdiko kalea da, Warmoestraat izenekoa, tabernaz, garagardoz, jendez eta zalapartaz betea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Amsterdameko auzo gorria