Amuma Says No

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amuma Says No
Datuak
JatorriaBoise (Idaho)
Urteak2006-
Taldekideak
Dan Ansotegui (trikitia)
Sean Aucutt (panderoa)
Jill Aldape (ahotsa)
Spencer Basterretchea Martin (perkusioa)
Dave Manion (gitarra)
Erik Snodgrass (baxua)
Informazio gehigarria
https://www.facebook.com/amumasaysno


Amuma Says No Idahoko Boisen sortutako euskal musika taldea da. 2. eta 3. belaunaldiko eusko-estatubatuarrak dira partaideak.

Taldearen jatorria 2001ean sortutako Txantxangorriak trikiti bikotean dago. Boiseko ikastolarako jotzen zuten Dan Ansoteguik (trikitia) eta Sean Aucutt-ek (panderoa), eta bikote horren inguruan gehitu ziren gainerako kideak. Jill Aldape (ahotsa) eta Spencer Basterretchea Martin (perkusioa) batu zizaizkien 2006rako. Oinkari Basque Dancers dantza-taldearen baitan piztu zitzaien euskal musikarako afizioa lagun hauei, eta baita euskal amerikar musikariei entzuten, hala nola Jimmy Jausoro eta Domingo Ansotegui.[1]

2006an sortu zen Amuma Says No izena. Amona izenaren aldaera bat (amuma), eusko-estatubatuarren artean hedatua, ingelesezko esaldi batekin nahastuaː "Amonak ezetz dio", itzulita.

Honela azaltzen du taldearen estiloa Spencer Basterretcheak: "Euskal rocka eta Ameriketako rock, pop eta country-a nahasten ditugu, euskal folk pittin bat gehituz gure estilo berezia lortu arte".[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frontoitik Kalera (2008)
  • Gatz and Berakatz (2015)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]