Analisi tekniko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burtsan, analisi teknikoa iraganeko kotizazio eta prezioen bilakaeran oinarriturik etorkizuneko joerari buruzko aurresanak egiteko metodo grafiko eta kuantitatiboen multzoa da, maiz estrapolazioak eginez. Metodo grafikoak kartismo (ingelesez, chartism) izendapenean bildu izan dira batzuetan, zentzu hertsian metodo kuantitatiboak analisi teknikoan jasotzen ziren bitartean, baina egun metodo guztiak analisi tekniko izendapenean biltzen dira. Metodo horien hastapenak Charles Dow ekonomiako kazetariari zor zaizkio, kotizazioen bilakaera aztertzen duen Dow teoria garatu zuena XIX. mendearen bukaeran. Analisi teknikoaren baliagarritasuna eztabaidatsua da, merkatu efizientearen hipotesiaren arabera merkatuak aurresanezinak baitira. Egun, bereziki dibisa-merkatuetako bilakaera aurresateko erabiltzen da.[1]

Analisi teknikoaren printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burtsako prezioak aktiboen funtsezko analisian aztertzen den balio intrintsekoan oinarritzen direla baztertu eta inbertitzaileen itxaropenek, faktore psikologiko kolektiboek alegia, eragiten dituztela da analisi teknikoaren printzipio nagusia. Gizabanakoen itxaropen, uste eta ondoriozko jokabideak aurresanezinak diren arren, jendetzaren psikologia aurresan egin daitekeela baieztatzen du analisi teknikoak, bereziki iragan labur nahiz luzeari erreparatuz, iraganean jendetzaren etorkizuneko jokabidearen gakoak baitaude. John Maynard Keynes ekonomilaria izan zen teoria horren defendatzaile famatuenetako bat; bere hitzetan, ez da zentzuzkoa bere etorkizuneko errendimenduagatik 30 balioko duen aktibo batengatik 25 erostea, hiru hilabetetan merkatuak 20 baloratuko duela pentsatzen bada aldi berean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Menkhoff, Lukas; Taylor, Mark P.. (2007). «The obstinate passion of foreign exchange professionals: technical analysis» Journal of Economic Literature.
  2. (Ingelesez) Malkiel, Burton G.. (2011). A Random Walk Down Wall Street: The Time-Tested Strategy for Successful Investing. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.