John Maynard Keynes
John Maynard Keynes (Cambridge, Cambridgeshire, Ingalaterra, 1883ko ekainaren 5a - Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1946ko apirilaren 21a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia teoria, keynesianismo izenaz, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa izan da.
Eduki-taula |
Bizitza[aldatu]
1912. urteaz gerotik Economic Journal aldizkariaren zuzendaria izan zen. 1919. urtean, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren egin zen bake hitzarmenean Britainiar Gobernuaren ordezkari izan zen ekonomia gaietarako. Urte hartan bertan argitaratu zuen Economics Consequences of Peace (Bakearen ondorio ekonomikoak), arrakasta handia izan zuena mundu osoan zehar. 1936. urtean idatzi zuen Keynesek obra nagusia: The General Theory Of Employement, Interest and Money (Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra), Nicolas Marcelo Marin bere argentinar laguna zenaren teoria makroekonomikoan oinarritu zena. Bere partaidetzak eragin handia izan zuen Nazioarteko Diru Funtsa eratu zuen 1944. urteko Bretton Woodseko batzarrean.
Pentsaera ekonomikoa[aldatu]
Keynesek gogo biziz kritikatu zuen urre-patroira eta gerra aurreko truke-tasara itzultzeko gobernuak hartutako erabakia. 1930. urtean finantza eta industria arazoez arduratzen zen Mac Millan batzordearen kide hautatu zuten; urte hartan bertan, 1929ko kraxaren ondoren hasi zen Depresio Handiari irtenbideren bat aurkitzearren, zenbait naziok aintzat hartu zituzten Keynesen teoriak; Estatu Batuetan nazioa jasotzeko 1933. urtean aplikatu zuen New Deal plana adibidez. Keynesen iritziz, gastu publikoa handituz, ekonomian gobernuek duten parte-hartzea areagotu behar litzateke krisialdietan, ekonomia sustatzeko.
Keynesen teoriak, 1929ko munduko krisi ekonomikoaren ondoren garatuak, politika ekonomiko berria osatzeko ezinbestekoak izan ziren. Keynes jarduera ekonomikoaren gorabeherak ulertzen saiatzen zen, baita gobernuaren parte hartzearen beharra deflazio garaien ondorioak gutxitzearren, non ekoizpen-faktoreak ez diren erabat erabiliak.
Keynesek errentaren zehaztapena azalduko lukeen teoria orokor bat eratu nahi izan zuen, keynesianismoa alegia, eredu klasikoan ezezik (okupazio osoaren kasuan) baita edozein okupazio mailatan ere. Demostratu zuen soldatak ez direla beheraka malguak, eta horregatik langabezia murrizteko parte hartze publikoa proposatu zuen. Keynesentzat enplegua zein errenta eskari orokorraren menpekoak dira, eta honen efizientzia eza langabeziaren kausa da.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez)"The Economic Consequences of the Peace"
| Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.