Anass Zaroury

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anass Zaroury

Bizitza
JaiotzaMalinas2000ko azaroaren 7a (23 urte)
Herrialdea Belgika
 Maroko
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Lommel SK2019 / 2021216
R. Charleroi S.C.2021eko urtarrila / 2022437
Lommel SK2021eko otsaila / 2021eko ekaina91
Burnley Football Club2022 / 134
Marokoko futbol selekzio nazionala2022 / 10
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
wing half (en) Itzuli
Altuera1,76 metro
Jasotako sariak

Anass Zaroury (arabieraz: أنس الزروري‎; Malinas, 2000ko azaroaren 7a - ) Belgikako futbolaria da, aurrelari postuan jokatzen duena. Jatorri marokoarra du eta horregatik Marokoko selekzioarekin jokatzen ditu partidak. Qatarreko Munduko Txapelketan laugarren postua eskuratu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Marokoko Ujda hirikoak dira baina Anass Zaroury Belgikan jaio zen. Gaztetan Belgikako 21 urtez azpiko selekzioan jokatu zuen. 2022ko azaroaren 16an Marokoko selekzioarekin jokatzeko gonbidapena onartu zuen[1] eta ondoren Munduko Txapelketan aritu zen. Partida bakarra jokatu zuen[2].

Taldeei dagokionez bigarren mailako Lommel Sportkring taldearekin hasi zen jokatzen 2019-2020 denboraldian eta 2021ean lehen mailako Royal Charleroi SCra pasa zen[3]. 2022an Ingalaterrako Burnley taldeak fitxatu zuen[4] eta Ingalaterrako bigarren maila irabaziz Premier Leaguera igo zen[5].

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Lommel Sportkring 2019-2021
Royal Charleroi SC 2021-2022
Burnley 2022-2023

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Morocco call up uncapped Burnley winger Zaroury» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  2. «Anass Zaroury» FIFA World Cup Qatar 2022 (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  3. (Ingelesez) Strack-Zimmermann, Benjamin. «Anass Zaroury (Player)» www.national-football-teams.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Anass Zaroury - Perfil del jugador 22/23» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Burnley break record for earliest Championship promotion» OneFootball (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]