Maroko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marokoko Erresuma
المملكة المغربية
(Al Mamlakah al Maghribīyah)
Marokoko bandera
Bandera

Marokoko armarria
Armarria

Goiburua: الله، الوطن، الملك
(Jainkoa, Aberria, Erregea)
Nazio ereserkia:
Hymne Chérifien
Maroko: kokalekua
Hiriburua Rabat
34°02′ N 6°51′ W
Hiri handiena Casablanca
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera1
Gobernua
Erregea
Lehen ministroa
Monarkia konstituzionala
Mohammed VI
Abbas El Fassi
Independentzia
- Frantziatik
- Espainiatik

1956 martxoaren 2
1956 apirilaren 7
Eremua
• Guztira
• Ura

446.5502 km² (56.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

32.725.847 (36.)
66,8 biztanle/km² (96.)

marokoar
Dirua Dirham (MAD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +0)
Ez (UTC +0)
Interneteko domeinua .ma
Telefono aurrezenbakia +212
1 Marokoko arabiera hitz egiteko erabiltzen den dialektoa da; amazigera, frantsesa eta, neurri txikiagoan, gaztelania ere mintzatzen dira.
2Mendebaldeko Sahara ez dago sartuta, nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik ez baita Marokoko lurraldea. Hala ere, mapan agertzen den bezala Marokoko Estatuak badu Mendebaldeko Sahararen gaineko kontrola, eta Hegoaldeko Probintziak deitzen dio.

Maroko (arabiera المغرب) Afrika ipar-mendebaldeko estatu monarkikoa da. Ozeano Atlantikoan kosta luzea du, Gibraltarko itsasartera iritsi eta Mediterraneoan jarraitzen duena.

Hegoaldeko muga ez dago argi, Mendebaldeko Sahara baita, Espainiaren antzinako kolonia izandakoa eta 1975tik Marokok okupatua eta administratua. Nazio Batuek ez dute okupazio hori onartuan, ez eta beste hainbat estatuk ere, nahiz eta de facto eskualdea Marokoren agintepean egon.

Hiriburua Rabat da (1.200.000 biztanle), baina hiri nagusia Casablanca da (3.344.300 biztanle).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Marokoko geografia»
Maroko satelite irudian

Marokoren ekialde eta hego-ekialdean Aljeriarekin du muga (1.559 km), hegoaldean Mendebaldeko Sahararekin, mendebaldean Ozeano Atlantikoa eta iparraldean Mediterraneoa eta Espainiaren Zeuta (6 km) eta Melilla (10 km) autonomia hiriak.

Rif mendiek Mediterraneo ertzeko eskualdean daude, ipar-mendebaletik ipar-ekialdera. Atlas mendiak estatuaren bizkarrezurra dira, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Mendi garaiena Jebel Toubkal da (4.167 m). Estatuaren hego-mendebaldearen gehiengoa Sahara basamortuak hartzen du eta, horregatik, eskualdea ez da emankorra ezta oso populatua ere. Biztanle gehienak Atlas mendien iparraldean bizi dira.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maroko monarkia konstituzionala da, nahiz ete erregeak oraindik ere botere handia izan. Egungoa Mohamed VI.a da, 1999ko uztailaren 23tik agintean. Lehen Ministroa Driss Jettou da, 2002ko urriaren 9tik. Lehen Ministroa erregeak berak izendatu zuen eta hautsa harrotu zuen, ez baita inongo alderdiren kide.

Parlamentua bi ganberakoa da: Diputatuen ganbera eta Kontseilarien ganbera (Senatua). Diputatuen ganberan 325 diputatu daude, zuzeneko boto unibertsal bidez 5 urterako hautatuak. Egungo ganbera burua Abdelouahed Radi da (USFP). Kontseilarien ganberan 270 kontseilari daude, zeharkako boto unibertsal bidez hautatuak.

Alderdi politikoak:

  • La Gauche Socialiste Unifiée (GSU)
  • Le Mouvement Populaire
  • Parti de la Justice et du Développement (PJD)
  • Parti de l'Istiqlal
  • Parti RNI
  • Alliance des Libertés (ADL)
  • Union Socialiste donis Forces Populaires (USFP)

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Marokoren banaketa administratiboa»

1997an eginiko deszentralizazio prozesua dela eta Marokok 16 eskualde sortu zituen. Euretariko bakoitzean wali batek agintzen du, erregeak zuzenean hautatua.

  1. Chaouia-Ouardigha
  2. Doukkala-Abda
  3. Fes-Boulemane
  4. Gharb-Chrarda-Beni Hssen
  5. Casablanca Handia
  6. Guelmim-Es Semara
  7. Laayoune-Boujdour-Sakia El Hamra
  8. Marrakech-Tensift-El Haouz
9 Meknes-Tafilalet
10 Ekialdea
11 Oued Ed-Dahab-Lagouira
12 Rabat-Sale-Zemmour-Zaer
13 Souss-Massa-Draâ
14 Tadla-Azilal
15 Tanger-Tetuan
16 Taza-Al Hoceima-Taounate
Regions of Morocco including Western Sahara.svg

6,7 eta 11 zenbakidun probintziak Mendebaldeko Saharako probintziak dira, baina Marokok administratzen ditu de facto. NBEk urteak daramatza Mendebaldeko Saharan autodeterminazio erreferendum bat egiteko aukera aztertzen.

Marokoar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maroko Aldatu lotura Wikidatan