Anastasia Pozdniakova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasia Pozdniakova
Bizitza
JaiotzaTulun, 1909
HeriotzaTxeremkhovo1978ko martxoaren 27a (68/69 urte)
Hezkuntza
HeziketaIrkutskeko Medikuntzako Estatu Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpediatra
Jasotako sariak

Anastasia Platonovna Pozdniakova (errusieraz: Анастасия Платоновна Позднякова) (Tulun, Errusiako Inperioa, 1909ko abenduaren 20a - Txeremkhovo, SESB, 1978ko martxoaren 27a) sobietar pediatra izan zen.[1] Txeremkhovoko Haur Ospitaleko mediku nagusia izan zen. 1969an Lan Sozialistaren heroi izendatu zuten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irkutsk oblasteko Tulun hirian jaio zen 1909an, trenbideetako langile baten familian.

1911n familia Txeremkhovo hirira joan zen bizitzera.

1931n Irkutskeko Medikuntza Institutuan lizentziatu ondoren, pediatra gisa lan egin zuen Txeremkhovoko emakumeen eta haurren klinikan.

Hiriko Ospitale Zentraleko haurren saila ireki zenean, hura zuzendu zuen eta 1965ean haurren ospitaleko mediku nagusi bihurtu zen.

SESBeko Sobiet Gorenaren Presidiumaren 1969ko otsailaren 4ko dekretuaren bidez, sobietarren osasuna babesten egindako meritu handiengatik, Anastasia Platonovna Pozdniakovari Lan Sozialistaren Heroi titulua eman zitzaion Leninen ordenarekin eta "Igitaia eta Mailua" urrezko dominarekin batera.

1978ko martxoaren 27an hil zen Txeremkhovon 68 urte zituela.

2007an plaka bat jarri zuten haren oroimene, Txeremkhoveko Haurrentzako Ospitaleko eraikinean, non hainbat urtez lan egin zuen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]