Ane Urresti Gandiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ane Urresti Gandiaga (Ondarroa, 2001) kirolaria da. Igeriketan, balletean eta saskibaloian aritu izan da, eta gaur egun eta herri kirolaria da. Azken horren barruan, hainbat kategoriatan lehiatzen ari da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 urterekin igeriketan hasi zen, eta 5 urterekin balletean eman zuen izena. 2018an Donostian Ingeneritza Elektroniko Industriala eta Automatismoko Gradua ikasten hasi zen, eta balleta utzi.

2014-2015 eta 2015-1016 denboraldietan saskibaloian jokatu zuen Aurrera Kirol Elkartearen baitan, nesken taldean.

Sokatira taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an hasi zen sokatira taldean, ofizialki, aurretik ere sokatira taldeari laguntzen ari baitzen eta hainbat erakustalditan parte hartzen. Deialdia egin eta nesken taldea sortu zuen Mutrikuko Sokatira Taldeak.

Ane Urresti Gandiaga
Ane Urresti Gandiaga

Euskal Herriko eta munduko sokatira txapelketetan parte hartzen du urtero. Horrez gain, txinga lasterketan ere lehiatzen da, Gipuzkoan eta Euskal Herri mailan. Horrez gain, erakustaldia egiten dute kiro hauetan: Ingudea, trontza, lasto altxatzea, lokotx biltzea eta gurdian. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kirola, hobeto sentitzeko heldulekua» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. Aintzina, Monasterio(e)ko. (2020-11-30). «Urrestitarrak hirugarren sailkatu dira Euskal Herriko Txapelketan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).