Anette Olzon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anette Olzon

Anette Olzon Blyckert (1971ko ekainaren 21ean jaioa) suediar musikaria da eta Nightwish Finlandiako power metal sinfoniko taldearen abeslari nagusia 2007ko otsailetik. Olzon aurretik SuediakoAlyson Avenue” taldearen bokalista zen.

Esperientzia musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anette Olzon familia musikari batean jaio zen eta haurtzarotik egon da abesten. Zortzi urterekin oboea jotzen hasi zen. Bere amaren taldearekin kontzertu bira egin du eta noizean behin haiekin kantatu ere. Geroago, zenbait talento espektakulotan partehartzen hasi zen eta onespena jaso ere. Jardun zuen lehenengo taldea (Take Cover) talde bertsioegile bat izan zen, hamazazpi urte zeuzkala. Hala ere, luzera laburrekoa izan zen bere partaidetza, Anettek hainbat talde eta proiektutan parte hartu baitzuen. Hogeitabat urterekin, “Gränsland” opera rock musikalean ahots nagusiaren rola hartu zuen Helsingborgen. Horren ondoren Goteborgeko Balettakademienean sartu zen. Koroetan abestu zuen, zenbait proiektutarako estudio lana egin zuen eta okasionalki ezkontzatan abestu izan zuen. Anette Olzonek Jaded Heart taldearen Michael Bormann abeslari ohiarekin duetoa abestu zuen ere, beronen “Conspiracy” albumean. Anettek bere abeslari karreran genero musikal eta musika mota asko ezagutzeko aukera izan du; hau Nightwishen 2007ko “Dark Passion Play” albumean Anettek erakusten duen bersatilitatean islatzen da.

Bere egun goiztiarretan Helsingörreko (Danimarka) Kopenhageko Musika Kontserbatorioan abeste lezioak hartu zituen, irakasle pribatu batekin. Gaur egun, beharrezkoa denean, irakasle pribatu batek emandako lezioak hartzen ditu Malmöko Musika Unibertsitatean.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alyson Avenue (1999–2005)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olzonek orduan Alyson Avenue taldean sartu zen, eta geroago orduko gizon bokalista ordeztu. Kritika mordoa jaso zuten 1999an atera zuten maketa bategatik, eta Alyson Avenuek laster zenbait zigilurekin kontaktatzeko aukera izan zuen. Niclas Olsson konposari nagusi eta teklistak taldea elkartu zuen lau abestitako maketa grabatzeko, zeina AOR Heavenekin grabatzeko kontratua ekarri zien.

2000ko azaroan, Presence of Mind debut albuma jauki zen kritika onekin. Hurrengo albuma “Omega” titulupean 2003an jaulki zen. Taldea 2006ean erretiratu zen. Olzonek Nightwishen sartu zen, eta beste taldekideek gizon abeslari nagusi batekin eta izen berri batekin jarraitu zuten, Sapphire.

Nightwish (2007–orain arte)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olzon Nightwish 2007 hasieran sartu zen abeslari nagusi bezala, 2.000 kandidaturen artean, zeinetatik 10ek taldearen aurrean probatzea lortu zuten. Tarja Turunen aurreko abeslaria ordeztu zuen, zeina gutun ireki batekin joanarazia izan zen 2005eko udazkenean. Bere nortasuna sekretuan mantendu zen 2007ko maiatzak 24ra arte. “Eva” interneteko abestia Anette abeslari berria izango zela plazaratu zen hurrengo egunean jaulki zen. Anette Olzon Tarja Turunen ordeztu izanak kritika banatuta daukan arren, bi abeslariek estilo desberdinak dauzkate, Turunen ahots operistikoa, soprano tonukoa, daukan bitartean, Olzonek power metalaren estiloari gehiago hurbiltzen da.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alyson Avenuerekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2000: Presence of Mind
  • 2003: Omega

Nightwishekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nightwishekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonbidatu bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olzonek esan du Within Temptation, eta berauen Sharon den Adel abeslariaren zalea dela.
  • Olzonek seme bat dauka, Nightwishen zalea berau. Hala ere, Anettek ez du inoiz gehiegi informatu semeari edo bere familiaren enparauari buruz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anette Olzon Aldatu lotura Wikidatan