Angéla Kóczé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angéla Kóczé
Bizitza
JaiotzaFehérgyarmat (en) Itzuli1970eko otsailaren 23a (54 urte)
Herrialdea Hungaria
Talde etnikoaIjitoa
Hezkuntza
HeziketaCentral European University (en) Itzuli 2011) Doktoretza
Hizkuntzakingelesa
hungariera
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea eta Romani rights activist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Central European University (en) Itzuli
Wake Forest University (en) Itzuli
European Roma Information Office (en) Itzuli

Angéla Kóczé (Fehérgyarmat, 1970eko otsailaren 23a) soziologo feminista, ijito jatorrikoa. European Roma Information Officeko zuzendaria.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011an doktoretza lortu zuen soziologian eta antropologia sozialean Central European Universityren eskutik[2]. 2013an Estatu Batuetan ikasteko diru-laguntza lortu zuen eta Wake Forest Universityak irakastera gonbidatu zuen.[3]

Budapesteko Central European Universityko irakaslea da eta Hungarian Social Research Fundeko ikerlaria izan da, bere ikerketetan Europan bizi diren ijitoei generoa, etnizitatea eta klasearen ardatzak nola eragiten dien jorratzen du. Argitalpenak izan ditu Palgrave Macmillan, Ashgate, eta Central European University Press-ekin.[4] Roma Graduate Preparation Program-eko zuzendaria eta Romani Studies Program delakoa ere bultzatu du.[3]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuekin batera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Romani Women’s Movement: Struggles and Debates in Central and Eastern Europe (Routledge, 2018)[5]
Liburuetako kapituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Antigitanismo: Trece miradas (Traficantes de Sueños, 2021)

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013an, Ion Ratiu Democracy Award jaso zuen Washingtongo Woodrow Wilson International Center for Scholars-ek emana.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) European Roma Information Office Archives. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  2. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  3. a b «Angela Kocze: Moving Roma into the Mainstream | Central European University» www.ceu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  4. a b (Ingelesez) Eriac. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  5. (Ingelesez) «The Romani Women’s Movement: Struggles and Debates in Central and Eastern Europe» Routledge & CRC Press (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]