Otsailaren 23
Wikipedia(e)tik
| << | Otsaila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | |||
| 2013 | ||||||
Otsailaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamalaugarren eguna da. 311 egun falta dira urtea amaitzeko, 312 egun bisurteetan.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 2009 - ETAk 5 eta 10 Kg bitarteko lehergailua zartarazi zuen Lazkaoko PSE-EEren egoitzan, kalte material handiak sortuz.
Mundua [aldatu]
- 303 - Diokleziano enperadoreak kristauen kontrako jazarraldia abiarazi zuen.
- 1821 - Greziako Independentzia Gerra hasi zen.
- 1854 - Orange Estatu Askeak independentzia aldarrikatu zuen.
- 1898 - Emile Zola idazle frantziarra atxilotu zuten, gobernuaren aurkako J'accuse lana idazteagatik.
- 1903 - Kubak Amerikako Estatu Batuei eman zien "betirako" Guantanamoko Badia Basea.
- 1917 - Otsaileko Iraultza hasi zen San Petersburgon (Errusia).
- 1918 - Armada Gorriaren lehen garaipen militarra, Kaiserraren Alemaniaren aurka.
- 1947 - Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea sortu zen.
- 1981 - Espainiako militar talde batek estatu kolpea eman zuen. Kolpearen ekintza nagusia Madrilgo Kongresua, kongresukideekin batera, armaz hartzea izan zen. Kongresua goardia zibil talde batek hartu zuen Antonio Tejero teniente koronela buru zutela. Kolpeak egonezin handia sortarazi zuen otsailaren 23tik 24rako gauean. Juan Carlos I.aren interbentzioaren ondoren, kolpeak porrot egin zuen. Kongresukideak otsailaren 24ko goizean geratu ziren aske, goardia zibilen errendizioarekin batera.
- 1991 - Golkoko Gerran, lurreko erasoak hasi ziren, tropek Saudi Arabia eta Irak arteko muga igaro ostean.
- 1998 - Osama bin Ladenek fatua bat argitaratu zuen juduen eta gurutzatuen aurka. Azken kontzeptu horrekin, Europa eta Amerikako Estatu Batuak aipatu nahi zituela uste da.
- 2011 - Libia ekialdeko hiri gehienak Muammar al Kadafiren aurkarien esku geratu ziren.
Arte eta kultura [aldatu]
- 1455 - Gutenbergen Biblia argitaratu zen.
- 2008 - Karmele Mitxelena irabazi zuen bertsolari gazteentzako Abra saria
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1941 - Glenn T. Seaborgek lehen aldiz plutonioa ekoiztu eta isolatu zuen.
- 1997 - Dolly ardiaren klonazioa.
Kirolak [aldatu]
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1951 - Gabriel Korta euskal idazlea.
- 1965 - Mikel Erentxun euskal abeslaria.
Mundua [aldatu]
- 1685 - George Frideric Handel, konpositore britainiar-alemaniarra (h. 1759).
- 1940 - Peter Fonda, estatubatuar aktorea, gidoigilea eta zuzendaria.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1824 - Jose Ignazio Gerriko euskal idazlea. (j. 1740)
- 1937 - Cándido Saseta, Eusko Gudarostearen komandantea.
- 2006 - Telmo Zarraonaindia "Zarra", euskal futbolaria (j.1921).
Mundua [aldatu]
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||