Anis botila (musika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Llanos Monreal, Nuevo Mester de Juglaría taldekidea anis botila jotzen.

Anis botila idiofonoen kategoriako musika tresna da. Extremadura, Gaztela eta Mantxako musikaren musika tresnarik berezienetako bat da.

Euren azalean erliebea duten botilak erabiltzen dira, eta, botila hauek, koilara edo antzinako giltza metaliko batekin igurzten dira.

Bere jatorria, XIX. mendean dago, eta, batez ere, laguntza gisa erabiltzen da seguidilla eta gabon kantetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]