Gaztela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gaztela herrialde historikoari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Gaztela
Gaztelaren bandera tradizionala.

Gaztela (gaztelaniaz Castilla) Iberiar Penintsulako herrialde historikoa da.

Jatorria Leongo Erresumaren menpe zegoen Gaztelako konderrian du, gerora Gaztelako Erresuma eta, ondoren, Koroa osatuko zuena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelatzat hartzen diren probintzia eta lurralde desberdinak.

Gaur egun, Gaztelak ez du erkidego edota bestelako egitura instituzionalik osatzen. Gaztelako lurraldeak, hortaz, ondoko erkidego edo probintzietan banatzen dira:

Halaber, ondoko bi lurraldeak historikoki Gaztelaren parte izan dira, nahiz eta gaur egun bertan gaztelar sentimendua gehiengoa ez dela dirudien:

Lurralde hauetaz gain, ikuspegiaren arabera ondoko probintziak ere Gaztelaren barnean sartu ohi dira: Leon, Salamanca eta Zamora. Batzuentzat hiru probintzia hauek Gaztelako parte dira, baina beste batzuentzat (Leonen ugaria den sentimendua), hiru lurraldeok Leongo eskualdearen parte dira, ez Gaztelakoak.

Albaceteko probintziarekin ere eztabaida dago. Historikoki lurralde hau ez da Gaztelakoa izan, Murtziakoa baizik. Hala ere, sektore batzuek azkenaldian Albacete ere Gaztelan sartzen dute, gaur egun probintzia hau Gaztela-Mantxan egotearen ondorioz.

Azkenik, sektore gaztelazale edo gaztelanista horiek Valentziako Requena eta Utiel eskualdeak ere aldarrikatzen dituzte, historikoki Cuencako probintziakoak izan baitira. Halaber, oso gutxitan bada ere, batzuek Extremadurako Plasencia ingurua ere Gaztelakotzat jotzen dute.

Gaztelanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Gaztelanismo
Agerraldi gaztelanista Villalar de los Comunerosen.

Gaztelaren aldarrikapen politikoa egiten duen mugimenduari gaztelanista edo deritzo. Berau ez da gehiegoa Gaztelatzat aldarrikatutako inongo lurraldetan. Halaber, hainbat alderdi eta taldetan banaturik dago.

Gaztelanismoaren gaur egungo aldarrikapen nagusiena Gaztelatzat hartzen dituzten lurraldeak barne bilduko duen egitura instituzional bat sortzea da. Hala ere, bere arazo nagusienetako bat Gaztelako lurraldeak era argian definitzea da.

Alderdi nazionalista gaztelar edo gaztelanista nagusiak Tierra Comunera eta Izquierda Castellana (IzCa) dira. Lehenak 70 bat zinegotzi ditu Gaztelako udalerri desberdinetan, eta indarrik handiena Burgosen du.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaztela Aldatu lotura Wikidatan